Farmazia-bulegoko sekzioko arduraduna aldatzeko baimena

Deskribapena


Farmazia-bulego batek Analisi Klinikoen, Ortopediaren, Optikaren edo Giza Nutrizioaren eta Dietetikaren atal bat baimenduta duenean, eta atal horren arduradun den profesionala aldatu nahi duenean, aldez aurretik Ataleko profesional arduradunaren aldatzeko baimena eskatu beharko du.

Farmazia-bulego bateko sekzio bakoitzaren arduradun profesional bat egongo da, eskatzen diren titulazio- edo gaikuntza-baldintzak eta, hala badagokio, elkargoko kide egiteko baldintzak betetzen dituena.

Profesional hori farmazia-bulegoaren titularra edo titularkidea edo eskatutako titulazioa duen beste profesional bat izan daiteke.

Ataleko arduradun dagoen profesionala aldatu nahi denean, dagokion baimena eskatu beharko zaio Farmaziako zuzendariari, dagokion dokumentazioarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Optika, ortopedia, analisi klinikoak eta giza nutrizioa eta dietetika atala  duen farmazia-bulego bateko farmazialari titularra (k) edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo jaraunsleak 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza. Farmazia Zuzendaritza

Ordenazio Farmazeutikoko Zerbitzua

  • Helbidea: Donostia – San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019269

Kodea(k)

  • Farmazia-bulegoko sekzioko arduraduna aldatzeko baimena: 1057507

Farmazia-bulegoko sekzioko profesional arduraduna aldatzeko baimena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk