Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak dituzten instalazioen baimena

Deskribapena


Instalazio batek ikusi beharko du beren jardueraren bat Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueren Katalogoan (AKDJK) zehazten bada. Atmosfera Kutsa Dezaketen Jarduerak dituzten instalazioak Baimen izapidea edo Jakinarazpen izapidea egin beharko dute, 100/2011 Errege Dekretuak ezarritako katalogazioaren arabera. Zure instalazioa baimena behar duen jakiteko ikusi Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak izeneko atalean agertzen den informazioa.

Baimena eskatzeko egin behar diren urrats orokorrak:

  • Jarduerari, fokuei eta kutsatzaileei buruzko oinarrizko informazioa IKSeeM sisteman sartu. Informazio horretatik abiatuta Word formatua duen dokumentu bat sortu ahal izango da eta dokumentu hori oinarri gisa erabiliko da baimena eskatzeko proiektua prestatzeko.
  • Baimena eskatzeko proiektua bete eta bertan biltzen den erantzukizunpeko adierazpena sinatu ezarritako ereduari jarraikiz.
  • Errekuntza-instalazio ertainak erregistratu behar bad(it)uzu, EIE erregistratzeko eskaera erantsi. Ikusi EIE atala erregistratzeko beharra duzun jakiteko.
  • AKDJ baimena eskatu; horretarako proiektua bide telematikoa erabiliz aurkeztuko du.
  • Administrazioak emandako AKDJ baimena jaso (6 hilabeteko gehieneko epea). Baimen horretan instalazioak bete behar dituen emisioetarako gehieneko balioak bilduko dira, baita neurketak zenbaterainoko maiztasunez egin behar diren, eta, hala badagokio, funtzionamendurako neurri espezifikoak ere.
  • Instalazioa martxan badago, baimena jasotzen duenetik 6 hilabeteko epea dauka IKEaren hasierako txostena aurkezteko. Instalazioa martxan ez badago, baimena ematen denetik 4 urteko epea dauka jarduerari hasiera emateko. Jarduerari hasiera eman zaiola jakinarazi beharko du, eta IKEaren hasierako txostena aurkeztu beharko du 6 hilabeteko epean. Beharrezkoa izanez gero, instalazioak eskatu ahal izango du epe hori luzatzeko, 3 hilabete gehienez ere. Epea luzatzeko eskaera hori hasiera batean emandako 6 hilabeteko epearen barruan egin behar da.
  • IKEaren hasierako txostenean adostasuna adierazten bada, horrekin ematen zaio amaiera baimenaren izapidetzeari, eta hortik aurrera, instalazioak baimen-ebazpenean adierazten dena bete beharko du, bereziki ingurumena zaintzeko programari dagokionez.
  • Sei hilabete igaro badira eta baimenarekin ados dagoela adierazten duen IKEaren hasierako txostena aurkeztu ez bada, baimena eraginik gabe geratuko da automatikoki; horrenbestez, hortik aurrera, instalazioa AKDJ baimenik gabe egongo litzateke martxan, eta gertakari hori zehapen astun gisa dago tipifikatuta (gutxieneko zehapena: 20.000,01 €).

AKDJ baimenaren funtsezko aldaketa eskatzea

Funtsezko aldaketa bat AKDJ jarduerak garatzen diren instalazio batean gertatzen den edozein aldaketa da, instalazioaren tamaina eta produkzioa, jardueraren energia-kontsumoa, eragindako kutsaduraren kopurua eta tipologia, eta ezarritako aire-kalitatearen helburuekiko eremu horretan dagoen kutsadura-maila direla-eta atmosfera-kutsaduran ondorio kaltegarriak eragin baditzake.

Nolanahi ere, AKDJ instalazioen aldaketa hauek hartuko dira funtsezko aldaketatzat:

a) AKDJ instalazioetako emisio totala handitzea, emisio bideratuak eta emisio barreiatuak barne, honako baldintza hauetan:

  1. Partikula guztien, NOx-en, SO2-ren eta karbono organiko guztiaren masa-emisioaren handitzeak % 25ekoak baino gehiagokoak izatea, honako kasu hauetan izan ezik: handitze hori partikula guztien 1 t/urte, NOx-en 15 t/urte, SO2-ren 20 t/urte edo karbono organiko guztiaren (KOG) 1 kg/ordu baino txikiagoa bada eta inguruneak kantitate horiek onartzeko ahalmena badu.
  2. Kutsatzaile bakoitzeko masa-emisioaren gorakada % 25ekoa baino txikiagoa izatea, gorakada hori partikula guztien 10 t/urte, NOx-en 150 t/urte, SO2-ren 200 t/urte edo karbono organiko guztiaren 10 kg/ordu baino handiagoa denean.

b) Errekuntza-ekipoei dagokienez, potentzia 12,5 MWt baino gehiagokoa bada. Edonola ere, potentzia ez bada handitzen baimendutako jarduera guztietako potentziaren % 25 baino gehiago, aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko.


AKDJ baimenaren funtsezkoa ez den aldaketa eskatzea

Ez dira funtsezko aldaketatzat hartuko AKDJ instalazioetako honelako aldaketak:

  1. Emisio-fokuak kentzea edo AKDJ jarduerak etetea
  2. Beste emisio-foku batzuk edo beste AKDJ jarduera batzuk sartzea
  3. Instalazioaren jardueraren bat katalogazioan aldatzea AKDJ katalogoan kutsakorragoa den beste talde batera.
  4. Foku baten funtzionamendu-erregimena aldatzea eta ez-sistematiko izatetik sistematiko izatera pasatzea.
  5. Prozesu baten lehengaietan aldaketak egitea, eta horren ondorioz, kontrolatu behar diren kutsatzaileak aldatzea.
  6. Arazte-sistema jartzea edo aldatzea.
  7. Edozein kutsatzaileren guztizko emisio masikoa igotzea (funtsezko aldaketa baterako aintzat hartzen direnak izan ezik)

b), c) eta d) aldaketak ezin izango dira gauzatu AKDJ aldatzeko baimena eman arte. Baimena aldatzeko eskaera egiten denetik hiru hilabete igaro badira eta Ingurumen Sailburuordetzak ebazpenik eman ez badu, eskatutako aldaketa egin ahal izango du instalazioak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • AKDJ baimena eskatzea: 0117601
  • Jardueraren erabateko edo aldikako hasiera jakinaraztea: 0117602
  • Hasierako IKE txostena aurkeztea: 0117603
  • IKEren aldizkako txostena aurkeztea: 0117604
  • Ez-betetzea jakinaraztea: 0117605
  • AKDJ baimenaren funtsezko aldaketa eskatzea: 0117606
  • AKDJ baimenaren funtsezkoa ez den aldaketa eskatzea: 0117607
  • AKDJ baimena baliogabetzeko eskatzea: 0117608
  • Beste jakinarazpen bat egitea: 0117609

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Instalazio baten titularrak identifikatzen badu bere instalazioan A edo B gisa katalogatutako jarduera bat gauzatzen dela, AKDJ baimena eskatu beharko du IKSeeM sistemaren bitartez.

Horretarako, honako hauek egin beharko ditu, besteak beste:

  • Jarduerari, fokuei eta kutsatzaileei buruzko oinarrizko informazioa IKSeeM sisteman sartu. Informazio horretatik abiatuta Word formatua duen dokumentu bat sortu ahal izango da eta dokumentu hori oinarri gisa erabiliko da baimena eskatzeko proiektua prestatzeko.
  • Baimena eskatzeko proiektuan biltzen den erantzukizunpeko adierazpena idatzi eta sinatu ezarritako ereduari jarraikiz.
  • Errekuntza-instalazio ertainak erregistratu behar bad(it)uzu, EIE erregistratzeko eskaera erantsi. Ikusi Errekuntza-instalazio ertainak (EIE) atala erregistratzeko beharra duzun jakiteko.
  • AKDJ baimena eskatu; horretarako proiektua, eta, behar izanez gero, errekuntza-instalazio ertaina erregistratzeko eskaera, bide telematikoa erabiliz aurkeztuko du. IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: Baimena eskatzea prozedura aukeratu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Administrazioari Komunikazio-egintza


Instalazio berriaren titularrak, AKDJ Baimen Ebazpena jaso ondoren, baimena ematen denetik zenbatzen hasita 4 urteko epea du bere jarduerari hasiera emateko. Jarduerari hasiera ematen dionean, gertakari hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du.

AKDJ baimena izapidetzeko garaian instalazioa martxan bazegoen, ez da beharrezkoa izapide hori egitea, eta IKEaren hasierako txostena aurkezteko epea AKDJ baimenaren jakinarazpena jasotzean hasiko da.

IKSeeM aplikazioan jakinarazpena bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: Jarduerari hasiera eman zaiola jakinaraztea prozedura aukeratu beharko duzu.

Txostena bidaltzea


Baimen-ebazpena (edo baimena aldatzeko ebazpena) jaso ondoren, instalazioak AKDJ instalazioaren lehenengo ikuskapen-txostena –emisioen kanpoko kontrolari buruzkoa– aurkeztu behar du. Txosten hori ingurumen-kontrolerako erakunde batek (IKE) egingo du.

Txostena aurkezteko epeak honako hauek dira:

  • Martxan dauden instalazioek: 6 hilabete Baimen Ebazpena edo baimena aldatzeko Ebazpena jasotzen denetik.
  • Instalazio berriek: 6 hilabete jarduera gauzatzen hasten denetik, jarduerari hasiera eman zaiola jakinarazi beharko zaio administrazioari (ikusi “Jarduerari hasiera eman zaiola jakinaraztea” izeneko izapidea)

Epea amaitu aurretik, instalazioaren titularrak luzapena eskatu ahal izango du IKEaren hasierako txostena (ikusi "Epea luzatzea" prozedura honetan)

IKEk “Emisioen kontrolak” poltsaren informazioa bete beharko du, eta, ondoren, instalazioak IKEaren hasierako txostena bidali beharko du eDMAsolicitud aplikazioaren bitartez. IKEk datuak enpresaren izenean sartu ahal izateko, instalazioak alta eman beharko dio ordezkari gisa.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzekoezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: IKEaren hasierako txostena bidaltzea prozedura aukeratu.

Luzapena eskatzea


Epea amaitu aurretik, instalazioaren titularrak luzapena eskatu ahal izango du.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta AKDJ: Luzapena eskatzea prozedura aukeratu beharko duzu.

Ikusi Ingurumenari buruzko izapide elekrtronikoen Gida

Txostena bidaltzea


AKDJ instalazioek atmosferara egiten dituzten emisioen kontrolak egin behar dituzte AKDJ baimenean ezarritako aldizkakotasunean.

Neurketan agertzen bada emisioen gehieneko balioak betetzen ez direla, AKDJ instalazioaren erantzukizuna da ez-betetze horren berri ematea hartu behar diren neurri zuzentzaileei buruzko plan batekin batera (ikus “Ez-betetzeak jakinaraztea” izeneko izapidea)

Egin behar diren urratsak:

  • Ezarritako aldizkakotasuna betez, ingurumen-kontrolerako erakunde bat (IKE) kontratatzea behar diren kontrolak egin ditzan. Kontrolak egindakoan, kontrolen ardura duen IKEk “Emisioen kontrola” izeneko atala bete beharko du IKSeeM sisteman. Ondoren, IKE horrek IKEaren aldizkako txostena igorri beharko du eDMA solicitud izapidearen bitartez. IKEk datuak enpresaren izenean sartu ahal izateko, instalazioak alta eman beharko dio ordezkari gisa.
  • IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: Aldizkako IKE txostenak bidaltzea.

Jakinarazpena


Instalazio baten titularrak detektatzen badu IZP planean ezarritako emisioen gehieneko balioren bat betetzen ez dela, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu beharko ditu luzatu gabe, eta Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du berehala (IKSeeM: eDMA solicitud /AIRE/APCA: EGBa betetzen ez dela jakinaraztea); horretarako, ekintza-plan bat erantsi beharko du. Plan horretan honako hauek bilduko dira:

  • Ez-betetzea eragin duten arrazoi posibleen azalpena
  • Ezarri behar diren neurri zuzentzaileak
  • Kronograma, ekintza-planak eta ez-betetzea dagoen fokuetan neurketa berriak zein izango diren adierazita

Ingurumen Sailburuordetzak aurkeztu dioten Ekintza Plana aztertuko du eta horri buruzko ebazpena emango du.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: EGBa betetzen ez dela jakinaraztea prozedura aukeratu beharko duzu.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Instalazio batek funtsezko aldaketa egin nahi badu, AKDJ baimen berri bat eskatu beharko du aurretik, eta baimen hori lortu arte ezin izango ditu aldaketak egin.

Horretarako, honako hauek egin beharko ditu, besteak beste:

  • Jarduerari, fokuei eta kutsatzaileei buruzko oinarrizko informazioa IKSeeM sisteman sartu. Informazio horretatik abiatuta Word formatua duen dokumentu bat sortu ahal izango da eta dokumentu hori oinarri gisa erabiliko da baimena eskatzeko proiektua prestatzeko.
  • Baimena eskatzeko proiektuan biltzen den erantzukizunpeko adierazpena idatzi eta sinatu ezarritako ereduari jarraikiz. Dokumentazioaren atalean proiektu-eredua eta gida aurkituko ditu eta bete egin beharko ditu.
  • AKDJ baimena eskatu; horretarako proiektua bide telematikoa erabiliz aurkeztuko du.
  • Behar izanez gero, erantsi EIE erregistroan inskribatzeko edo aldatzeko eskaera.

Baimenaren eskaera egin ondoren, Ingurumen Sailburuordetzak aurkeztu dioten proiektua aztertuko du, eta 6 hilabeteko gehieneko epean, betiere dokumentazioa behar adinakoa eta egokia bada, AKDJ Baimen Ebazpen berria emango du. Ebazpen horretan Ingurumena Zaintzeko Plana eta instalazioak bete behar dituen funtzionamendu-baldintzak bilduko dira.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: Baimenaren funtsezko aldaketa prozedura aukeratu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Instalazio batek funtsezkoa ez den aldaketa egin nahi badu, baimena aldatzeko eskatu beharko du.

Horretarako, honako hauek egin beharko ditu, besteak beste:

  • Jarduerari, fokuei eta kutsatzaileei buruzko oinarrizko informazio berria IKSeeM sisteman sartu. Informazio horretatik abiatuta Word formatua duen dokumentu bat sortu ahal izango da eta dokumentu hori oinarri gisa erabiliko da baimena eskatzeko proiektua prestatzeko.
  • Proiektuan deskribatuko du instalazioan egingo duen aldaketa zertan datzan; ez da beharrezkoa berriz ere deskribatzea instalazioan dagoeneko baimenduta dauden eta aldatuko ez diren jarduerak. Erabili behar den proiektu-eredua baimena eskatzeko erabiltzen den eredu bera da.
  • AKDJ baimenaren funtsezkoa ez den aldaketa eskatu; horretarako proiektua bide telematikoa erabiliz aurkeztuko du. Behar izanez gero, erantsi EIE erregistroan inskribatzeko edo aldatzeko eskaera.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: Baimenaren funtsezkoa ez den aldaketa prozedura aukeratu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Administrazioari Komunikazio-egintza


Dagoeneko baimena lortu duen instalazio batek atmosfera kutsa ditzaketen jarduerak eteten baditu, eta baimenik edo jakinarazpenik ez badagokio, AKDJ baimena baliogabetzeko eskatuko du; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du eta idazki horretan adieraziko du zer datatik aurrera utziko duen bertan behera jarduera, eta, hala badagokio zer jarduera gauzatuko den instalazioan.

Instalazioak erabat desagertu behar badu, IKSeeM Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du ingurumenean eragina duten jardueren erregistroan dagokion baja izapidetzeko.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: Baimena baliogabetzea prozedura aukeratu beharko duzu.

Administrazioari Komunikazio-egintza


IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta AKDJ: Beste jakinarazpen bat egitea prozedura aukeratu beharko duzu.