Atmosferaren kutsaduran lan egiten duten ingurumen lankidetzarako erakundeei (ILE) zuzendutako informazioa
Kutsadura atmosferikoaren eta usainen eremuan lan egiteko, IKEek urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duenaren Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroan egon behar dira.
Halaber, EAEn aritzen diren IKEek bere jarduera-egutegia astero eguneratu behar dute.
IKEen araudizko lanak indarrean dagoen araudia beteta egin behar dira, eta, bereiziki:
- 2012ko uztailaren 11ako Aginduaren Jarraibidi teknikoak eta horiekin lotutako ohar teknikoak.
- AKDJ jakinarazpena behar duten instalazioetan kontrolatu beharreko kutsatzaileak (PDF, 51 KB)

- EMISIOEN ARAUZKO KONTROLAK. Prozedura akreditatuak behar dituzten kutsatzaileak (PDF, 140 KB)

IKEek atmosferaren kutsaduraren eta usainen arloen jarduerak dituen eguneratutako egutegia jarri behar dute organo eskudunaren esku, honako txantiloi hau erabilita: calendario_actuaciones.xls .
Egutegi horretan sartu behar dira AKDJ-dun instalazioetan egin beharreko arauzko kanpo kontrolen jarduerak, arauzkoak besterik ez, bai IPPC eremuko instalzioenak ere. Beraz, ez dira sartu behar ekipoak prestatzeko jarduerak, ez borondatezkoak, ezta barne kontrolak ere. Egutegia ostiralero eguneratu eta buzoi honetara bidali behar da: notificacionECA@euskadi.eus.
2025eko urriaren 27tik aurrera, INGURUNETen eskuragarri egongo dira isurien kanpo-kontrolen ondoriozko IKE txostenak aurkezteko prozedura berriak.
Prozedura berri horiek abian jartzeak IKS behin betiko ixtea ekarriko du edozein izapidetarako, baita isurien kanpo-kontroletan (aire-poltsa) lortutako emaitzak sartzeko ordura arte egiten zenerako ere. Ez da onartuko APCA-COM prozeduraren bidez eskatutako txostenen aurkezpenik.
Zeregin hori prozedura hauen bidez egingo da:
- [APCA-ECAi] IKEren hasierako txostena: AKDJ baimena duten enpresentzat.
- [APCA-ECA] IKE txostenak: emisioen kanpo-kontrolen aldizkako txostenetarako, bai eta AKDJ jakinarazpena duten enpresen hasierako IKE txostenetarako ere.
Prozedura horietan (biak berdin), batetik, kontroletatik eratorritako txostena pdf formatuan aurkeztuko da, eta, bestetik, emaitzak sartuko dira, IKS sisteman egiten zen bezala.
Ohar argigarriak:
- Bezero baten (zentroa) APCA-ECA/ECAi espediente bat ireki ahal izateko, bezero horrek, aldez aurretik, ILEari baimena eman beharko dio Eusko Jaurlaritzaren ahalordeen erregistroko ordezkari gisa.
- APCA-ECA/ECAi espedientea erakunde baten ordezkari gisa irekiko da.
- Espedientea ireki ondoren, etorkizuneko sarbideetan, espedientea ECA gisa kontsultatu ahal izango da, ez erakundearen ordezkari gisa.
- Espedientea sinatu eta izapidetu ondoren, zentroaren titulartasunekoa izango da. Nolanahi ere, ILEek aurkeztutako espedienteei buruzko kontsultak egin ahal izango dituzte.
Azken aldaketako data: