Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arku Atlantikoko garraioetako taldea

Europar Batasuneko Periferiako eta Itsasaldeko Erregioen Konferentziaren barruan (CRPM) sorturiko Arku Atlantikoko Batzordeko Garraioetako Taldeak Euskadi du buru, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Zuzendaritzaren bidez.

Talde hori Euskadiz gain Arku Atlantikoko estatu bateko zein besteko eskualde askok osatzen dute, besteak beste Erresuma Batua, Frantzia, Espainia, Portugal eta Irlandakoak.

• RTE-T-ren (Europa zeharkatzen duen Garraioetako Sarea) berrikustean  parte hartu

• Errepideko garraioari alternatibak bilatu, batez ere, itsas garraioa, kabotajea eta trenbidekoaren bitartez
• Garraio arloan irtenbideak bilatu ingurugiroa errespetatuz

Edukiari dagokionean, Arku Atlantiko Garraioetako taldean lurraldearen garapen eta kohesiorako estrategiak kontuan hartuta egitekoak diren azpiegituren eta garraioen arloko proposamen berriak jorratzen dira. Zehatzago esanda, aldian-aldian egiten diren bileretan, Europar Batasunean gori-gorian dauden gaiak aztertzen dira: Europa zeharkatzen duen Garraioetako Sareen berrazterketa, Europako garraio-politikari buruzko Liburu Zuria berrikusteko ekarpenak egin eta Batasuneko aurrekontuen eta eskualdeentzako diru-iturrien aurrean jokabidea ezarri; halaber, aireko garraioa eta honek Arku Atlantikoan duen eraginaren inguruan lanean dihardute eta, eraberean, Arku Atlantikoan itsas garraioko proiektuen jarraipena egiten ari da, Short Sea Shipping-a eta itsas autobideak sustatzeko asmoz bereziki.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez Arku Atlantikoaren webgunean

Azken aldaketako data: 2006/12/20