Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Errepidetik salgaiak garraiatzeko estibatzeari buruzko euskal gida

Dokumentu-zerrenda

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzak sustatutako "Errepidetik salgaiak garraiatzeko estibatzeari buruzko euskal gida" izeneko gida ISEC-ek, Instituto para la Seguridad en las Cargas, egin du sektoreko hainbat eragile eta erakunderekin batera. Lanaren helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan lurreko zama estibatzeari buruzko gomendioen gida aurkeztea izan da.

2017ko ekainaren 9an, 563/2017 Errege Dekretua sartu zen indarrean, ekainaren 2koa, Espainiako lurraldean zirkulatzen duten ibilgailu komertzialen errepideko ikuskapen teknikoak arautzen dituena, eta gure ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 3ko 2014/47/EB Zuzentaraua txertatzen duena, zeinaren helburua baita Europar Batasuneko igarotze-bideetako segurtasun-baldintzak hobetzea.

2017ko ekainaren 13an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030erako Gida Plana onartu zuen. Plan horren xedea da garraio-eredu jasangarri eta integratu bat lortzea, Euskadiko gizarte-kohesiorako eta garapen sozioekonomikorako tresna gisa, garraio-jarduerak eragiten dien plan eta politikekin bat datorren erreferentzia-esparru baten barruan, eta garraio jasangarriaren arloko jardunbide onenak txertatuta, Europako helburuak eta gidalerroak bete daitezen sustatzeaz gain, garapen sozioekonomikoan eta gizartearen mugikortasun-premiei erantzuten ere lagunduko dutenak.

2018ko martxoaren 5ean, EGAren osoko bilkurak erabaki zuen estibari buruzko ponentzia espezifiko bat eratzea Salgaien atalaren barruan lantalde bat sortuz, Eusko Jaurlaritzaz (Garraioak, Segurtasuna, Trafikoa, Osalan) eta foru-aldundiez gain, garraio elkarte eta enpresek, transitarioek eta karga-sortzaileek osatua.

Osoko bilkuren eta mahai teknikoaren segidak lagundu dute lortu nahi zen emaitzara heltzen: Estibatzeari buruzko Euskal Gida aurkeztea, lurreko zamaketari buruzko EAEko eremu orokorreko gida. Lan hau salgaien eguneroko garraioari eta garraioen arloan inplikatutako erakunde eta eragile guztien parte-hartzeari eragiten dieten aldagaien osagarritasunaren adibide bat izan da, gomendioen gida honen bidez gure lurraldeari orain arte ez zeukan erreferente batez hornitzea lortuko duen etengabeko hobekuntza ahalbidetuz.

Dokumentu-zerrenda

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzak sustatutako "Errepideko kargei eusteko kalkulagailua" aplikazio digitala tresna digital bat da, lurreko zamak kargatzeko prozesuei buruzko kalkuluak egiteko eta gomendioak kontsultatzeko aukera errazten diena bai garraioko profesionalei bai sektorearekin lotutako edozein eragileri.

Aplikazio digitalak amarratzeen kopurua eta propietateak kalkulatzeko gomendioak ematen ditu, kargaren ezaugarrien arabera. Gainera, Estibatze-fitxa pertsonalizatuak ere baditu, gure errepideetako karga nagusiei buruzko datu espezifikoekin.