Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apelazio-errekurtsoa Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean

Deskribapena


Kirol Justiziako Euskal Batzordea Euskadiko Autonomia Erkidegoan kirol justiziaren arloko administrazio-organo nagusia da. Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean ondorengo errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira:

a) Kirol-diziplinako ahalmena duten kirol organo titularren erabakien aurka jarritako errekurtsoa.

b) Kirol federazioetako hauteskunde-batzarren erabakien aurka jarritako errekurtsoa.

c) Lehiaketa ofizialetako antolakuntzen, kalifikazioen eta baimenen inguruko federazio-erabakien aurkako errekurtsoa.

d) Lizentzien izapidetzaren eta igorpenaren inguruko erabakien aurkako errekurtsoa.

e) Administrazio-eginkizunak betetzean federazioen artean sor litezkeen auzien aurkako errekurtsoak.

 

Horiez gainera, Kirol Justiziako Euskal Batzordeak, ofizioz edo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren eskariz, gorago aipatutako gaien artetik aztertu beharreko ikusten dituenak aztertu eta ebatzi ahalko ditu.

Gainera, Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean aurkeztuko dira, haren erabakien aurkako berraztertze errekurtsoak. 

 

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak


Kirol Justiziako Euskal Batzordea

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Apelazio-errekurtsoa Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean: 1044101

Erreklamazio eta dokumentazioa aurkeztea


Apelazio errekurtsoaren prozedurari hasiera eman diezaiokete Kirol Federazioek, Kirol klub eta elkarteek eta pertsona fisiko zein juridiko interesatuek, beti ere, aurretik Kirol justiziako Euskal Batzordean aurkatu daitekeen federazio-ebazpen bat jaso badute.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk