Hezkuntza Saila

Diseinuko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

Ikastetxe mota
  • AGDE (Arte eta goi mailako disenu eskola)
  • APDIB (Arte plastiko eta diseinuko ikastetxe baimendua)
Mailak eta titulazio
  • Diseinuko goi-mailako titulua, unibertsitateko graduaren baliokidea
  • Barrualdeen diseinua
  • Diseinu grafikoa
  • Modaren diseinua
  • Produktuaren diseinua
Ikasturteak
  • 4 ikasturtea
  • 240 ECTS
  • Masterretara sartzeko aukera ematen du

EAEko Goi mailako Arte-Iakaskuntzak

Barrualdeen diseinua I-D Arte AGDE Kunsthal APDIB
Diseinu grafikoa I-D Arte AGDE Kunsthal APDIB
Modaren diseinua Kunsthal APDIB
Produktuaren diseinua Kunsthal APDIB

Goi mailako Arte-irakaskuntzen ikastetxeak

(Arte plastiko eta diseinuko ikastetxe baimendua)

I-D Arte ADGE www.idarte.eus/ (leiho berri batean irekitzen da)

Betonioko ataria, 23

01013 Vitoria-Gasteiz

945 12 33 95
KUNSTHAL APDIB https://www.kunsthal.es/eu-temp/ (leiho berri batean irekitzen da) Edificio Papelera Ribera de Deusto, 17 Zorrotzaurre 946 651 000

Diseinuko goi mailako irakaskuntzetarako sarbidea. Sarbide-probak, Onarpen-prozesua eta Matrikulazioa

Diseinuko Goi-mailako Arte Irakaskuntzetara sartzeko, ezarritako baldintza akademikoak bete beharko dituzu, eta, gainera, ikasketa horietara sartzeko berariazko proba gainditu beharko duzu. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako goi-mailako teknikariaren titulua baduzu, ez duzu sarbide-proba espezifiko hori egin beharrik izango.

  1. Sarbide-proba

    Diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan sartzeko lehen urratsa sarbide-proba espezifikoa egitea da, proba hori egitetik salbuetsita egon ezean.

    Proban parte hartzeko izen-ematea on-line egingo da (Ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da)).

    Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

  2. Onarpena

    Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egin nahi dituzun adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.

    Onartzeko eskaera Ikasgunearen bidez edo zentroan bertan egingo da.

    Plazak banatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: sarbide-probetan lortutako emaitzak, proba egitetik salbuetsita egon direnen puntuazioak, gainerako puntuazioak eta onarpen-prozesuan jasotako eskabideak, ikastetxeen eta ikasketen araberako lehentasunak adierazita.

    GARRANTZITSUA: Ezohiko deialdian, sarbide-proba espezifikoan izena ematea eta onarpen-prozesuan izena ematea egin beharko da, baina ez da aldi berean egingo. Bi prozesuen datak kontsultatu.

    Onarpen-eskaeren bilketa. Laguntza dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)

  3. Matrikulazioa

    Onarpen prozesuan plazak banatu egiten dira, baina ez dira esleitzen. Horregatik, plaza formalizatu nahi baduzu, matrikula egin behar duzu.

    Matrikula on-line (Ikasgunea) edo ikastetxearen beraren bidez formalizatuko da.

    Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), matrikulatzeko porzedura arautzen duena.

Epeak. Sarbide-probak eta Onarpena. 2021/2022 ikasturtea

  • Ohiko deialdia
    • Sarbide-proba espezifikoetarako izen-ematea: 2021eko maiatzaren 3tik 21era eguerdiko 13:00etan
    • Sarbide-probarako dokumentazioa aurkezteko epea: 2021eko maiatzaren 3tik 21era eguerdiko 13:00etan
    • Sarbide-probarako onartutakoen behin-behineko zerrendak: 2021ko maiatzaren 26a
    • Sarbide-probarako onartutakoen behin betiko zerrendak: 2021eko maiatzaren 28a
    • Proba egiteko eguna eta lekua: 2021eko maiatzaren 29an, 09:00etan, EASD id arte Agde zentroan (Betoñuko Atea, 23 Vitoria-Gasteiz). Ordua zuzenduta apirilaren 26an.
    • Sarbide-probaren behin-behineko emaitzak: 2021eko ekainaren 9an goizeko 10:00etan
    • Sarbide-probaren behin betiko emaitzak: 2021eko ekainaren 11an eguerdiko 13:00etan.
    • Sarbide-proba espezifikorako izen-ematearekin batera, onarpen-eskaera egin beharko duzu, lehentasun-ordenaren arabera ikasi nahi dituzun ikastetxeak eta ikasketak adierazita.
    • Zentroan onartzeko eskaera egiteko epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 13ra, biak barne, 13:00etan.
    • Zentroan onartzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 13ra, biak barne 13:00etan.
    • Zentroan sartzeko prozesuan onartutakoen behin-behineko zerrendak: 2021eko ekainaren 15ean, 10:00etan.

      Erreklamazioak egiteko epea (Behin-behineko zerrendak): 2021eko ekainaren 15etik 10:00etan ekainaren 17ra 10:00etan.

    • Zentroan sartzeko prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda: 2021eko ekainaren 17an, 13:00etan.
  • Aparteko deialdia
    • Sarbide-proba espezifikoetarako izen-ematea: 2021eko ekainaren 17tik 25era eguerdiko 13:00etan
    • Sarbide-probarako dokumentazioa aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 17tik 25era eguerdiko 13:00etan
    • Sarbide-probarako onartutakoen behin-behineko zerrendak: 2021eko ekainaren 28a
    • Sarbide-probarako onartutakoen behin betiko zerrendak: 2021eko ekainaren 30a
    •  Proba egiteko eguna eta lekua 2021eko uztailaren 1ean, 09:00etan, Centro EASD id arte Agde zentroan (Betoñuko Atea, 23 Vitoria-Gasteiz). Ordua zuzenduta apirilaren 26an.
    • Sarbide-probaren behin-behineko emaitzak: 2021eko uztailaren 6a, goizeko 10:00etan
    • Sarbide-probaren behin betiko emaitzak: 2021eko uztailaren 8a, eguerdiko 13:00etan
    • Sarbide-proba espezifikorako izen-ematearekin batera, onarpen-eskaera egin beharko duzu, lehentasun-ordenaren arabera ikasi nahi dituzun ikastetxeak eta ikasketak adierazita.
    • Zentroan ezohiko onarpena eskatzeko epea: 2021eko ekainaren 17tik uztailaren 9ra, biak barne, 13:00etan.
    • Zentroan onartzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 17tik uztailaren 9ra, biak barne, 13:00etan.
    • Zentroan sartzeko prozesuan onartutakoen behin-behineko zerrendak: 2021ko uztailaren 12an 10:00etan.

      Erreklamazioak egiteko epea (Behin-behineko zerrendak): 2021eko uztailaren 12tik 10:00etan uztailaren 14ra 10:00etan.

    • Zentroan sartzeko prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda: 2021eko uztailaren 14an 13:00etan.
    • Zerrenda guztiak EASD ID-arte AGDE zentroaren webgunean  argitaratuko dira

    Epeak. Matrikulazioa. 2021/2022 ikasturtea

    Plazak banatu ondoren, esleipendunek esleitutako plazaren matrikula formalizatu beharko dute, dagokion epean:

    Ohiko aldia:

    • Onartutakoak: 2021eko ekainaren 17tik 25era, biak barne.
    • Plaza libreak: 2021eko ekainaren 29tik 30era, biak barne.

    Aparteko aldia (plaza librerik badago):

    • Onartutakoak: 2021eko uztailaren 14tik 16ra, biak barne.
    • Plaza libreak: 2021eko uztailaren 19tik 20ra, biak barne.

    Matrikula adierazitako epean egiten ez dutenek uko egingo diote lortutako plazarako eskubideari.

    Bestalde, aurreko ikasturtean ikasketak egin dituzten ikasleek, matrikulatuta egon eta ikastetxe berean jarraitu nahi badute eta beste ikastetxe batetik espedientea aldatuz onartzea eskatzen dutenek ere, matrikula-eskaera egin behar dute, matrikulazio-prozedura arautzen duen ebazpenean ezarritako epeen eta eraren arabera.

    • 21/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa. Honen bidez, 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen dena, aldatzen da (BOE, 2015-02-07)

    • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen da (BOE, 2009-10-27)

    • 633/2010 Errege Dekretua, maiatzaren14koa. Honen bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen da (BOE, 2010-6-5)

    • 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena  (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
    • Dekretua, 238/2012. Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua espezialitateetako Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak ezartzeko eta ikasketa-plana onartzeko dena (EHAA, 2012-12-28)

    • Ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoa, ezartzen duen Diseinu Titulurako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen duen Diseinuko Goi-mailako Titulua lortzeko ikasketetarako egokitze-kurtsoa arautzen du.

    • Ebazpena, 2014ko irailaren 15ekoa (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasketa-amaierako lana eta kanpoan egiten diren praktikak arautzen dira, EAEko ADGEn.

    • Jarraibideak, 2014 martxoaren 31koak (leiho berri batean irekitzen da), hezkuntza berriztatzeko zuzendariarenak, diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan salbuespen edo graziazko deialdia arautzen dutena.

    • Ebazpena, 2012ko irailaren 1ekoa (leiho berri batean irekitzen da), kredituak aitortzeko prozedura arautzen duena, batetik, hainbat espezialitatetako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako teknikariaren tituluen eta Goi-mailako Diseinuko ikasketen eta, bestetik, Diseinuko Goi -mailako Arte-irakaskuntzen artean, Gasteizko ADGEn.