Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erregistro eta arau kartografikoak
Erregistroa eta Arau Kartografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografia eta informazio geografikoa antolatzeko maiatzaren 26ko 69/2020 Dekretuan oinarrituta garatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erregistro kartografikoa 69/2020 Dekretuak sortutako erregistroa da, eta Eusko Jaurlaritzan lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen zuzendaritzari atxikita dago. Autonomia-erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeek sortzen dituzten kartografia eta informazio geografikoa inskribatu beharko dituzte, datu espazialen produktuekin edo zerbitzuekin batera. Aukeran, EAEko sektore publikoko kartografia-arauak betetzen dituzten beste euskal administrazio publiko batzuek sortutakoak ere inskribatu ahal izango dira.
Erregistro Kartografikoan hiru eskaera mota egiten dira: alta, baja eta kartografia ofiziala aldatzea.
Erregistro kartografikorako sarbidea
__________________________________________
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografia-arauek, beren izaeraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografia ofizialaren izaera izateko proiektu kartografikoek eta informazio geografikoek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak, prozedurak eta irizpideak jasotzen dituzte.
Entregatzeko txantiloiak:
- Informazio geografikoko proiektuak entregatzeko egitura (v. Eranskina) (ZIP, 8 Kb)
- Datu espazialen multzoetarako metadatuak (I.1 eranskina) (PDF, 565 Kb)
- Geozerbitzuetarako metadatuak (I.2 eranskina) (PDF, 243 Kb)
- Datu-multzoen espezifikazio txantiloia: (II. Eranskina)
- Geozerbitzuen espezifikazioen txantiloia: (III. Eranskina)