Logo EustatLogo Hacienda

Aurkibidea

  1. Mapan zehar nabigatzea
  2. Gaikako mapak (adierazleak)
  3. Ekipamenduak
  4. Bilaketa-taula

Mapan zehar nabigatzea:

Nabigatzeko tresnak:

Hurbiltzeko zoomaHurbiltzeko zooma:

Mapako tokiren batera hurbiltzeko balio du. Tresna hau erabili nahi bada, lehenbizi tresna-barran aukeratu behar da eta gero mapako nahi den tokian klik egin. Horrela, irudi berri eta xehetasun handiagokoa kargatuko da mapan eta erdian aukeratutako puntua aurkituko dugu. Pausu hauek egiten ditugun bakoitzean irudia are xehekatuagoa izango da.

Hurbiltzeko leihoaHurbiltzeko leihoa:

Ejemplo:acercarse con ventana Aurrekoaren osagarri gisa erabil daiteke. Leiho honen bidez eremu jakin bat bistaratuko da. Horretarako, tresna aukeratu eta mapan klik egin ondoren lauki bat marraztuko dugu; horixe izango da gero agertuko zaigun eremua. Zenbat eta txikiagoa izan marraztu dugun laukia, orduan eta handiagoa izango da honek izango duen zooma.

Urruntzeko zoomaUrruntzeko zooma:

Tresna honen bidez mapako elementu edo alde batetik urrun gaitezke, xehetasun gutxiagoko irudia lortuz. Horretarako, tresna aukeratu eta mapako toki jakin batean klik egin ostean irudi berria agertuko zaigu: urrunagokoa eta erdian aukeratutako puntua duena.

Zooma hasieratuZooma hasieratu:

Tresnan klik egiten denean aurretik zehaztutako zoomera itzuliko da mapa, eta horrela osorik ikusi ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko mapa. Kontuan hartu behar da tresna hau zoomerako baino ez dela, eta kargatzen diren hornikuntza eta adierazle guztiak ikusgai egongo direla.

Mugitzea Mugitzeko tresna:

Adibidea: mapan zehar mugituTresna honekin mapa hurbil dagoen punturen batera erdira daiteke, baina eskala berean mantenduta. Horretarako tresna aukeratu behar da, erdiratu nahi den mapako puntuan klik egin eta botoia sakatzeari utzi gabe maparen erdira eraman arte mugitu; gero botoia askatu eta sistemak irudi berria kargatuko du. Adibidez, irudian ikusten den mugimendua egiten badugu (1. puntutik 2.era joan), mapa ezkerrerantz mugituko da eta 1. puntua 2.a dagoen tokian ikusiko da..

Mugitzeko geziak:

Mugitzeko gezien kokapenaMapan mugitzeko modurik errazena mugitzeko geziak erabiltzea da. Maparen ertzetan daude gezi horiek eta erabili nahi baditugu nahi dugun puntuan egin behar dugu klik. Guztira zortzi gezi daude

Informazio tresnak:

informazioaInformazioa:

Adibidea: informazio-leihoaMapari erantsitako adierazle eta hornikuntzei buruzko informazioa eskuratzeko balio dute. Horretarako, tresna aukeratu eta klik egin behar da mapan agertzen diren elementuetako batean. Sistemak, orduan, aukeratu dugun puntu horretan dauden elementuei buruzko informazioa emango digu gainean agertuko diren leiho batzuen bidez. Adierazleak eta hornikuntza-geruzak aldi berean kargatuta badaude, soilik eskainiko da hauei buruzko informazioa. Adierazleei buruzko informazioa ikusteko, lehenbizi hornikuntzei buruzkoa desaktibatu beharko da.

NeurtuNeurketak:

adibidea:neurtu Adibidea: neurketaren emaitza Tresna honekin mapako puntu biren edo gehiagoren arteko distantzia neur daiteke. Erabili nahi bada, tresna aukeratu eta mapan puntu jakin batzuetan (nahi ditugunetan) klik egin behar dugu; puntu berriak markatzen diren heinean distantziak pilatzen joango dira. Neurketa berriak egiteko, aldiz, bi aldiz egin behar da klik: bata egungo neurketa desaktibatzeko eta bestea tresna berriz aktibatzeko. Beste tresnaren bat erabiltzen bada neurketak automatikoki desaktibatuko dira.

Tresna kartografikoak:

Kartografiaren kontrola:

Kartografia kontrolaIrudian ikusten den kontrol-kutxaren bidez maparen itxura kontrola daiteke. Hiru aukera ditu:

informaciónMenua erakutsi edo ezkutatu:

Tituluan agertzen den botoia sakaztuz, aplikazioaren menua ezkutatu edo erakutsi daiteke eta horrela mapa zabaldu edo estutu.