Logo Eustat Logo Hacienda

Aurkibidea

  1. Mapan zehar nabigatzea
  2. Gaikako mapak (adierazleak)
  3. Ekipamenduak
  4. Bilaketa-taula

Ekipamenduak:

Helburua:

Tresna hau ezinbestekoa da eskaintzen diren udal ekipamenduen maila ezberdinetako elementuen kokalekua hedatzeko eta kontrolatzeko. .

Ekipamenduen panela:

Ekipamenduen menua:

menu Ekipamenduen menua menu nagusian "Udalerrietako ekipamenduak" aukeratzean bistaratzen da, zeinetan ekipamenduak horien tipologiaren arabera zazpi azpitaulatan banatuak dauden: hezkuntza, gizarte zerbitzuak, osasuna, kultura, garraioa, erakundeak eta bestelakoak

Mapan ekipamenduen maila bat bistaratu nahi bada, azpitauletako batean klik eginda agertuko den zerrendan aukeratu baino ez dugu egin behar. Ekipamenduak mapan eta aukeratutako ekipamenduen zerrendan islatzen dira.

Honen bidez, ekipamenduen maila bat edo batzuk aukera daitezke eta aldi berean mapan erakutsi..

Aukeratutako ekipamenduek ematen dituzten aukerak:

Adibidea: aukeratutako ekipamenduak Menuan ekipamendua-maila bat aukeratzen dugunean, maila hori azpian agertzen den zerrendan agertuko da. Gainera, ekipamendua kentzeko eta identifikazio-etiketa bat eta horri dagokion ikonoa gehitzeko botoiak ere izango ditu (ikusi irudian).