Bidelaguna: eskola orduz kanpoko laguntza
BIDELAGUNA: Eskola-ordutegitik kanpoko laguntza programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago, baldin eta zailtasunak edo eskola-atzerapena badituzte gizarte-desabantailako egoerarekin lotuta.
BIDELAGUNA programaren helburua eskola-arrakastaren indizeak hobetzea da, eta horretarako:
- Ikasleei, batez ere ingurune fisiko eta estimulu egokirik ez dutenei, laguntza eta bitartekoak ematea, denbora osagarri bat eman dezaten eskola-atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
- Ikasleen irakurketarako konpetentzia eta matematikarako konpetentzia indartzea. Astean gutxienez ordu bat emango da konpetentzia bakoitzeko.
- Lanaren antolaketa hobetzeko eta ikasteko ohiturak hartzeko gakoak ematea.
- Ikasleek beren gaitasunez dituzten itxaropenak eta ikastetxeak bere ikasleez dituenak hobetzea.
- Familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzea.
2025-2026
- Ebazpena , Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onartzen dituena, 2025-2026 ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz kanpoko laguntza programa egiteko eskaerak egin ditzaten (argitaratze-data: 2025-03-07)
- Epea: 2025eko martxoaren 10etik apirilaren 4ra arte, biak barne.
- Eskabideak / Kontsultak:
2024-2025
- Ebazpena , Hezkuntza-Sailburuordearena, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onartzen dituena, 2024-2025 ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz kanpoko laguntza programa egiteko eskaerak egin ditzaten (argitaratze-data: 2024-03-04)
- Epea: 2024ko martxoaren 5etik apirilaren 2ra arte, biak barne.
- Eskabideak / Kontsultak:
- Ebazpena, Programa egitea onartzen duena (argitaratze-data: 2024-06-18)
- Erreklamazioak aurkezteko epea: 2024 ekainaren 19tik uztailaren 2ra arte, biak barne.