Eusko Jaurlaritza

OSALANek Medikuntzaren eta Osasunaren Zientzien Euskal Akademiaren sorrera babestu du

Akademia berriak osasunaren arloko lanbideak eta arlo horretan gurean lanean ari diren pertsonak batzen ditu. Bilboko Mediku Zientzien Akademiak, Bizkaiko Erizaintza Zientzien Akademiak eta Katalunya eta Balearetako Medikuntzaren eta Osasunaren Zientzien Akademiak bultzatuta sortu da. OSALANek bezalaxe beste erakunde publiko batzuk ere babestu dute ekimena, hala nola: Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Bilboko Udalak, Lanbidek eta orohar, Euskadiko osasun arloko elkargo profesional guztiek bat egin dute ekimenarekin. Osasun zeintziez gain, Akademia berriak bere ateak irekiko dizkie osasunarekin erlazio duten arlo guztiei: ingenieritza biomedikoa, informatika, osasunaren ekonomia, osasun kudeketa, gizarte zientziak, komunikazio zientziak, edota osasun zuzenbidea. Eta baita berrikuntzarekin lotutako teknologia enpreei ere. Juan Carlos Coto, OSALANeko plangintza zuzendari ordea eta laneko medikua Akademiaren sorrera ekitaldian izan zen aurreko ostiralean Bilbon Sociedad Bilbainaren egoitzan. Ekitaldiaren ostean Bilboko alkateak Juan Mari Aburtok Udaleko Arabiar Aretoan hartu zituen sinatzaileak eta ekitaldian izan ziren osasuaren arloko hainbat eta hainbat pertsona.