Egoitza elektronikoa

Administrazio Laguntzaileen Eskalako zuzkidurak eraldatzea eta Administrazio Orokorreko C taldeko funtzionarioen hautaketa-prozesuen plangintza 2026rako eguneratzea

Argitalpen-data: 

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak informazio-ohar bat argitaratu du Administrazio Laguntzaileen Eskalako zuzkidurak eraldatzeari eta 2023, 2024 eta 2025eko lan-eskaintza publikoak gauzatzeari buruz, C taldeari dagozkionak.
Oharrak neurri horrek hautaketa-prozesuen plangintzan dituen ondorioak jasotzen ditu, bai eta Administrazio Eskalan sartzeari, barne-sustapenari eta esperientzia profesionalaren balorazioari buruz aurreikusitako neurriak ere.

Era berean, Administrazio Orokorreko C taldeko funtzionarioen hautaketa-prozesuen plangintza eguneratu da 2026rako.

Eguneratze horrek Administrazio Orokorreko C taldeko funtzionarioen plangintzari bakarrik eragiten dio, eta Administrazio Laguntzaileen Eskalan (C2) sartzeko hautaketa-prozesuaren erreferentzia ezabatzean datza, informazio-oharrean jasotako aurreikuspenen ondorioz. 

2026rako aurreikusitako gainerako hautaketa-prozesuek, beste lanbide-sailkapen talde, kidego, eskala, aukera edo kategoriei dagozkienak barne, ez dute aldaketarik izango.

Argitaratutako plangintzak gaur egun dauden aurreikuspenak jasotzen ditu, eta hautaketa-prozesuen aurreikusitako garapenari buruzko aldez aurreko informazioa ematea du helburu. Aurreikuspen horiek aldatzen badira, kasu horretan argitaratzen diren eguneratzeetan islatuko dira.

Informazio oharra  (PDF, 992 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Egutegia (PDF, 241 KB) (leiho berri batean irekitzen da)