Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Atzerritartasun Erregelamenduari buruzko informazioa (Azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretua)

Argitalpen-data: 

Azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuan hala aginduta, maiatzaren 20an indarrean sartu da Atzerritartasun Erregelamendu berria, zenbait berrikuntza eta aldaketa ekarri dituena errotze bidezko erregularizaziorako eskakizun eta izapideetan.

Interesdunei informazio argi eta zuzena eskaini nahian, eta alorrean era batean edo bestean diharduzuen eragileoi zuen lana ahal dugun neurrian errazteko, estekak helarazten dizkizuegu, eredu berriak eskuragarri izateko.

 

Atzerritartasun txostenak

Bizileku-baimen batzuen kasuan, eskabidearekin batera beharrezkoa da jarraian azaltzen diren bi txosnetako bat aurkeztea tokiko Atzerritarren Bulegoan. Txosten horiek Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren ardura dira, zehazki Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzarena.

https://www.euskadi.eus/atzerritartasun-txostenak/web01-a2migra/eu/

 

Gizarteratze-txostena

https://www.euskadi.eus/web01-tramite/eu/contenidos/peticion_servicios/info_integracion_social/eu_def/index.shtml

 

Etxebizitzaren egokitasun-txostena

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_eskaera/etxebizitzaren-egokitasun-txostena/web01-ejeduki/eu/