Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi

Argitalpen-data: 


      Industry_003.JPG
  • +Industry azokak 18 herrialdetako ia 900 industria-enpresa bilduko ditu BECen; fabrikazio adimendunaren Estatuko azoka garrantzitsuena da.
  • +Industry azokan hainbat industria-sektoretako ordezkariak elkartuko dira, hala nola automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika arloetakoak; eta SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren laguntza jaso du.
  • Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordeak nabarmendu duenez, “azoka honek euskal industriaren gaitasun garrantzitsuak munduari erakusten laguntzen du, baina baita industria herritarrengana hurbiltzen ere, bereziki gazteengana”.

  

+Industry azokak 18 herrialdetako ia 900 enpresa industrial bilduko ditu, eta Bilbao Exhibition Centre fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da. Ekitaldiaren leloak dioen bezala, ekainaren 3tik 5era “industria osoa, hemen” egongo da, BECen. +Industry azokak zazpi azoka industrial paralelo biltzen ditu eduki sinergikoko plataforma egituratu bakar batean; hala, balio-kate osoan berrikuntza, networkinga eta negozio-aukerak sustatzen ditu.Hori guztia SPRI Taldea – Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren laguntzari esker izango da posible.

Nazioarteko parte-hartze nabarmena izango du —Alemania, Txina, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika, AEB, Taiwan edo India, besteak beste— eta euskal industriaren ordezkaritza zabal batek hartuko ditu, BECeko 1. eta 3. pabiloian.Formatu sektorizatua du, eta, horri esker, industria-fabrikazioaren funtsezko prozesu guztiak ezagutu ahal izango dituzte parte-hartzaileek ingurune dinamiko eta espezializatu batean.

Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordeak azokaren inaugurazio-ekitaldiaren parte hartu du, eta nabarmendu duenez, “+Industry azokak euskal industriaren gaitasunak munduari erakusten laguntzen du, eta hauek dira: aurrerapena, ongizatea, aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak. Gainera, helburu garrantzitsu bat ere betetzen du: herritarrei erakustea —bereziki, gazteenei— industria-sektorean lehen mailako ibilbide profesional bat egin daitekeela”.

“Etorkizuneko industria-sektoreen ordezkaritza azpimarragarria izango dugu: automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika. Hala, fabrikazio adimendunaren Estatuko azoka garrantzitsuena gara”, amaitu du Kortak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)