Ogasun eta Finantza Saila

Eusko Jaurlaritzak Errioxako Ekonomia eta Eskualde Politikako Foroan parte hartu du

Argitalpen-data: 

Juan Alberdi, Ekonomia Politika eta Europako Kohesiorako zuzendaria, euskal ordezkaritzaren buru izango da Logroñon Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariak bilduko dituen bileran

2025eko ekainaren 19an eta 20an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko ordezkariak, autonomia-erkidegoetako egitura-funtsen kudeaketako gainerako arduradunak eta Ogasun Ministerioa izan dira. 

Foro honen helburua 2021-2027 aldiari dagozkion Europako funtsen bilakaera aztertzea da, kudeaketa- eta kontrol-sistemei edo egiaztapen-estrategiei dagokienez, besteak beste. 

Halaber, lan-saioetan 2025eko birprogramazioen eszenatokia, aplikazio informatikoan egindako aurrerapenak eta eragiketen hautaketa eztabaidatu dituzte. 

Europarako Teknologia Estrategikoen Plataforma (STEP) sortzen duen Erregelamenduari dagokionez, subiranotasun-zigilua duten proiektuak aurkeztu dira, bai eta STEP inbertsio-eremuak bultzatzen laguntzen duten beste batzuk ere, hala nola teknologia digitalak eta teknologia sakoneko berrikuntza, teknologia garbi eta eraginkorrak eta bioteknologiak. Horrela, Euskadiko EGEF 2021-2027 programan, Europako Batzordeak 2025eko martxoan STEP eragiketa bat onartu zuen, Donostian instalatuko den Quantum System Two ordenagailuak erabiliko dituen teknologia kuantiko aplikatuak garatzeko.

 Parte-hartzaileek aukera izan dute, halaber, Europako lurralde-lankidetzako programen egoerari buruz hitz egiteko, bai eta berriki egindako 2021-2027 aldirako hiri-garapeneko deialdiari buruz ere, tokiko estrategia integralen bitartez.

 Eusko Jaurlaritza lau hilean behin autonomia erkidego ezberdinetan egiten den foro honetan egoteak berriro ere Europako Kohesio Politikarekin duen konpromisoa berresten du.