Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Argitaratu da Arartekoaren 2024ko urteko txostena eta etorkinak eta kultura-aniztasunari buruzko kapitulua

Argitalpen-data: 

Argitaratu da Arartekoaren 2024ko urteko txostena, esteka honetan eskuragarri: https://ararteko.eus/eu/arartekoaren-2024ko-urteko-txostena

Etorkinei eta kultura-aniztasunari buruzko atal espezifikoa (leiho berri batean irekitzen da) ere erantsi da. Kapitulu horretan jasotzen dira jatorri atzerritarreko pertsonen eskubideen bermearekin, gizarteratzearekin eta tratu-berdintasunarekin lotutako kexarik nabarmenenak, jarduketak, gomendioak eta datu esanguratsuak.

Dokumentuak aztertzen ditu diskriminazio-egoerak, gizarte-prestazioetarako sarbidea, administrazio-oztopoak, erroldatze-zailtasunak eta bizitegi, hezkuntza edo udal-zerbitzuen inguruko erronkak, besteak beste.