Ogasun eta Finantza Saila

Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea Ekonomia eta Eskualde Politikako Foroan

Argitalpen-data: 

Kudeaketa Agintaritzak eta autonomia-erkidegoek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako programen kudeaketaz arduratzen direnek, Caceresen Ekonomia eta Eskualde Politikako Foroa egin dute, eta 2014-2020 programazio-aldiaren itxierarekin eta 2021-2027 aldiko programen aurrerapenekin lotutako gaiak jorratu dituzte.



2024ko urriaren 17an eta 18an egindako bileretara Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko ordezkariak joan dira, autonomia-erkidegoetako egitura-funtsen kudeaketako gainerako arduradunekin eta Ogasun Ministerioarekin batera.

Foro honetan, 2014-2020 programazio-aldiari dagokionez, programak ixteko jarraibideak jorratu dira, baita horien azken ebaluazioa ere.

Egungo 2021-2027 programazio-aldiari dagokionez, aplikazio informatikoa -Fondos 2127 Ingurunea- abian jartzeko egindako aurrerapenak, aurkeztutako programen aldaketak, kudeaketa-egiaztapenen estrategiaren edukia, aldi honetako berrikuntza, eta egikaritze-fasean kontuan hartu beharreko baldintza klimatikoak aztertu dira.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko ordezkariak Euskadiko 2021-2027 EGEF programa aldatzeko proposamena aurkeztu du, 2024/795 STEP Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Europako Kohesio Politikarekin, urte anitzeko etorkizuneko finantzaketa-esparruarekin eta 2028-2034rako EBko programekin duen konpromisoa berretsi du, eta berriro ere maila anitzeko gobernantza bat eskatu du, eskualdeetako gobernuei beren programak lantzeko eskumena ahalbidetuko diena, Europa eraikitzeko eta integratzeko prozesuan lagunduz.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da Europako Batzordearen barne-dokumentuetan jasotzen diren Kohesio Politikako funtsen aldaketekin. Izan ere, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiari eta Ogasun Ministerioari eskatu die proposatutako sistema baztertzeko eta eskualdeek 2028tik aurrera kohesio-politika berritu, indartsu eta modernoa prestatzeko etorkizuneko etapa guztietan zuzenean parte hartzea defendatzeko.

Lan-saioak Europako lurralde-lankidetzako programen egoeraren aurkezpenarekin eta hiri-garapenerako 2021-2027 deialdiaren aurkezpenarekin amaitu ziren.