Ogasun eta Finantza Saila

EGEF 2023 Urteko Topaketak egin dira

Europako Batzordeak, Kudeaketa Agintaritzak eta autonomia-erkidegoek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako programak kudeatzeaz arduratzen direnek, 2023ko urteko topaketak egin dituzte 2014-2020 aldiko programen bilakaera eta amaiera baloratzeko eta 2021-2027 aldirako programak abian jartzeko



2023ko Errendimendua Urtero Berrikusteko Bilera 2024ko otsailaren 5ean eta 6an egin da, Ogasun Ministerioaren Madrilgo Areto Nagusian. Bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako Zuzendaritzako ordezkariak, gainerako bitarteko erakundeekin, Ogasun Ministerioarekin berarekin eta Europako Batzordearekin batera.

Topaketetan, EGEFen kudeaketarekin lotutako hainbat eremu jorratu dira, besteak beste, kohesioaren eta Europako politikaren eraginkortasunaren erronkak, Kohesio Politikaren arrakastarako erronkak eta horiek emaitzetara bideratzea, edo ezagutzak transferitzea eta I+G+Bko lankidetza publiko-pribatua, ikuspegi nazional eta erregional batetik, eta EGEFen finantzaketaren zeregina.

Berritasun gisa, lehenengo jardunaldian "komunikazio-ekitaldi" bat egin zen, eta EGEFekin batera finantzatutako hainbat jarduera aurkeztu ziren, onuradunek lehen eskutik azalduta. Era berean, bi lan-saio paralelo egin ziren: bata, Europako funtsen kudeaketan inplikatutako administrazioen administrazio-gaitasuna indartzeari buruzkoa; bestea, EGEF funtsak estalitako arloetako politika publikoen ebaluazioari buruzkoa.

Bigarren jardunaldian, Programak Kudeatzeko Agintaritzak 2014-2020 aldiko EGEF programak ixteko aurreikuspenak azaldu zituen, baita 2021-2027 programazio-aldirako programak abian jartzeko egoera eta orain arte egindako aurrerapenak ere.