Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: koreografia-sorkuntza (2025)
Xedea
Dirulaguntza jaso ahalko dute sorkuntzaren arloko ikerketa teoriko eta praktikoko prozesu, baliabide edo jarduera zehatzak biltzen dituzten proiektuek, baldin eta gogoetak, posizionamenduak eta estrategiak garatzeko badira, baita zuzenean edo zeharka erabil daitezkeen eduki praktiko eta erabakitzaileak ere, etorkizuneko ekoizpen eszenikoko proiektuetan.
Aurrekontuko zuzkidura
54.000 €
Prestazio ekonomikoa
1.- Koreografiak sortzeko, 54.000 euroko dirulaguntzak bideratuko dira, 9.000 euroko 6 laguntzatan banatuta.
Ordainketa-modua
a) Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
b) Gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.
Koreografien modalitateko laguntzetan honako hauek sartuko dira:
a) Garatutako prozesuaren azken txosten-memoria.
b) Diruz lagundutako prozesuaren dinamikei, ondorioei edo zatiei buruzko aurkezpena edo bestelako jarduera irekia, lotutako lanbide eremuetan.
- Epea 2024(e)ko Abenduak 27(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 27(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaArte eszenikoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


