Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

BilbaoArte bekak 2024-2025

  • BilbaoArte bekak 2024-2025

BILBAO ARTE FUNDAZIOAk, kultura sustatzeko eta ekoizpen artistikoa bultzatzeko asmoz, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOA eta UPV/EHU erakundeekin lankidetzan dihardu proiektu artistikoak egiteko beken deialdi honen edizioan.

Bilbao Arte Fundazioaren ezaugarriak direla eta (instalazio teknikoak eta ekipo profesionala), proiektu horiek ekoizpen-zentroak eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko eta profesionalen aprobetxamendu handian oinarritzea egokia dela azpimarratu da.

Ildo horretan, aurkeztutako proiektuek lehentasuna izango dute Fundazioan ekipamendu teknikoak ahalik eta gehien erabiliz eta Fundazioko teknikarien aholkularitza eta lankidetzarekin lan egiteko beharra egiaztatzen badute, Bilbao Arte Fundazioaren instalazioak eta ekipo profesionala erabili beharrik ez duten beste proiektu batzuen aurretik.

Ondorioz, egoitza aktiboko beka hauetan bereziki baloratuko dira aurkezpenean Irudi digitala, MediaLab, Eskultura edota Serigrafia eta grabatu tailerrak etengabe erabiltzea aurreikusten duen lan-plan dokumentatu bat aurkezten duten proiektuak (web orrian Bilbao Artek artisten zerbitzura jartzen duen teknologia eta bitartekoei buruzko informazioa kontsulta daiteke).

Gehienez 12 bekatarako deialdia egiten da. Hautatutako artistek aldi baterako lagapen-estudio bat izango dute Bilbao Arte Fundazioan, eta diru-zuzkidura bat izango dute ekoizpen-gastuetarako, bai eta zentroak bere ekoizpen-tailerretan dituen gainerako azpiegituretarako sarbidea ere.

Bilbao Artek, bere instalazio guztien erabilera errazteaz gain (ikusi web orria Fundazioaren ekipamendu zehatzarekin), aholkularitza-zerbitzu bat ezartzen du lantokien arduradunen bitartez, eta horiek premia teknikoei erantzun eta lagunduko diete.

Beka guztiek Fundazioaren etxebizitza partekatuetan ostatu hartzeko aukera dute.

12 BEKAK HONELA BANATUKO DIRA:

A) Gehienez ere bederatzi (9) beka ireki. Beka horiek 6.000 euro izango dituzte hamar hilabeterako, eta 3.000 euro bost hilabeterako.

Bost hilabetekoa: bi aldiren artean aukeran:

A1.- 2024ko irailaren 15etik 2025eko otsailaren 15era.

A2.- 2025eko otsailaren 15etik uztailaren 15era.

Hamar hilabetekoa

A3.- 2024ko irailaren 15etik 2025eko uztailaren 15era.

B) Bi urteko beka ireki bat (1), 22.000 euroko zuzkidura izango duena.

22 hilabetekoa.

2024ko irailaren 15etik 2026ko uztailaren 15era.

Egoitzaren amaieran erakusketa propio bat egingo da.

C) Beka bat (1) (Ordago Silver) 50 urtetik gorako artistentzat, Silver Film Festivalekin kolaborazioarekin.

Hamar hilabetekoa.

2024ko irailaren 15etik 2025eko uztailaren 15era.

D) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateko ikasleentzako beka bat (1). EHUk deitu eta hautatuko du. Beraz, ecultural.bellasartes@ehu.eus helbidera bidaliko da eskabidea. Beka honek Fundazioak deitutako baldintza berberak bete beharko ditu.

Hamar hilabetekoa.

2024ko irailaren 16tik 2025eko uztailaren 12ra. 

OINARRIAK (.pdf)
ESKABIDE-ORRIA (.doc) (.pdf)


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 29(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 23(e)ra
  • EntitateaBilbaoArte
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanabeka@bilbaoarte.bilbao.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.