Eraberritze-lanak zenbait fasetan egingo dira, udalerriko herritarrei une oro osasun-arreta bermatze aldera
Obrek irauten duten bitartean, obren eraginpean dagoen jarduera osasun-zentroaren atzealdean instalatutako 8 moduluetan egingo da
Osakidetzak, gutxi barru, eraberritze-lanak egingo ditu Arrigorriagako osasun-zentroan, betiereUdalarekin batera anbulatorio berria zein kokalekutan eraikiko den zehaztu zain.
Udalerri horretako osasun-zentroa hartzen duen eraikinaren egoera ikusita, eta premiaz eraberritu behar dela ikusirik, Euskal Osasun Zerbitzuak premiazko jarduera egitea erabaki du: sabaia eta estalkia birmoldatuko dira eta eraikinaren zurezko egituraren ondoriozko, batez ere, egiturazko kalteak konponduko dira.
Arrigorriagako herritarrentzako osasun-arreta une oro bermatze aldera, lanak zenbait fasetan egingo dira, osasun-zentroko eguneroko jarduera geldiarazi ez dadin. Horretarako, 8 eraikin aurrefabrikatu erabiliko dira, jada osasun-zentroaren atzealdean daudenak, unean-unean eraginpean dauden kontsulta-jarduerak har ditzaten. Hartara, obrek irauten duten bitartean, normaltasunez garatuko da zentroko osasun-jarduera.
Eraberritze-lanekin batera, Osakidetza eta Arrigorriagako Udala etorkizuneko anbulatorioa eraikitzeko beste kokaleku bat zehazteko lanean ari dira. Garai berrietara egokituko den zentro berri horrek udalerriko herritarren egungo premiak beteko ditu.