Osasun Saila

Bilbao-Basurtuko ESIak (Biocruces Bizkaia OII) eta Asparbik abiarazi dute parkinsona duten pazienteen disfagiari buruzko azterlan bat

Argitalpen-data: 

  • Disfagia eta irensteko zailtasuna aztertzen dituen azterlan honetan 215 paziente inguruk parte hartuko dute.

 

  • Disfagia Parkinsonaren sintoma bat da, bigarren gaixotasun neurodegeneratiborik ohikoena.

Orain dela gutxi, Bilbo-Basurtuko ESIko Otorrorrinolaringologia eta Neurologiako zerbitzuek, Ikerkuntza eta Berrikuntza Unitatea (Biocruces Bizkaia OII)  eta  Bizkaiko Parkinson Elkartearekin (ASPARBI) elkartearekin lankidetzan, disfagian, irensteko zailtasunean oinarritutako ikerketa bat abiarazi dute, Parkinson duten pazienteengan.

Ikerketa ASPARBIren baitan sortu da, xedea dela disfagian sakontzea, arazoaren prebalentzia zein den zehaztea eta terapia espezifikoak abian jarri ahal izatea. Begoña Diez elkartearen lehendakariak azpimarratzen duenez,  “en 2022 varios socios de la asociación sufrieron casos de atragantamiento. Esto sumado al hecho de que muchas personas afectadas por la enfermedad de Parkinson presentan dificultades para tragar, nos llevó a valorar la importancia de investigar más a fondo e iniciar un estudio de investigación sobre disfagia y Parkinson. Para ello, contactamos con la OSI Bilbao-Basurto, con quienes teníamos una relación previa, ya que habíamos colaborado en otros estudios”. Eta gehitzen du “empezamos con un grupo más reducido, pero ha tenido tal impacto que ahora mismo contamos con 215 personas”.

Parkinsona gaixotasun neurodegeneratiboa da, Alzheimerraren ostean bigarren arruntena. Sintoma mota bi ditu: motorrak (zurruntasuna, dardara edo mugimendu-moteltasuna) eta ez motorrak (lo-arazoak, idorreria edo disfagia). Zehazki, azterlan honek azken sintoma hori du ardatz, hau da, irensteko disfagia edo zailtasuna. Arantza Ibargutxi otorrinolaringologoaren berbetan, “hay varios tipos de disfagia. Este estudio aborda la disfagia orofaríngea, que es la que dificulta el paso de los alimentos sólidos o líquidos, de la saliva y fluidos y de los fármacos desde la cavidad oral al esófago”. Horren ondorioz, segurtasun-arazoak sor daitezke, hau da, arnastearen ondoriozko pneumonia izan dezakete elikagaiak edo likidoak arnasbideetara igarotzen badira, edo eztarriko trabamendua, kasurik txarrenean heriotza ekar dezakeen konplikazioa. Irensteko zailtasunak eraginkortasun-arazoak ere eragin ditzake, hala zelan desnutrizioa, pisu-galera eta deshidratazioa.

Azterlana Parkinsona duten paziententzat da, zeinek disfagiaren aldez aurreko baheketa egiten dieten ASPARBIko logopeda eta erizainei, Eating Assessment Tool -10 (EAT-10) galdetegiaren eta miaketa klinikoko bolumen-biskositatearen metodoaren (MEC V-V) probaren bidez. Baheketa positiboa den kasuetan, paziente horiek Otorrinolaringologiako kontsultara bideratzen dira. Kontsultan, besteak beste, irensketaren bideoendoskopia deritzan miaketa instrumentala egiten zaie (Fiberoptic Endoscopic Evaluation of Swallowing, FEES).

Disfagiaren prebalentzia handia dela kalkulatzen da. Mar Carmona neurologoak eta azterlan honetako kideak adierazi duenez, “si se hicieran estudios dirigidos para determinar la presencia de la disfagia en el Parkinson, se detectaría alguna alteración hasta en el 80% de los casos. La disfagia está infradiagnosticada, ya que es un síntoma que se suele relacionar con fases avanzadas de la enfermedad. Sin embargo, podría estar presente desde fases más iniciales, por lo que hay que prestarle atención”. Horregatik, goiz antzemateak aukera ematen du pazienteen irensketa hobetzeko, sortzen dituen konplikazioak prebenitzeko eta haien bizi-kalitatea hobetu ahal dituzten terapiak abiarazteko.

Egun horretarako, ASPARBIk “Disfagia en la enfermedad de Parkinson” hitzaldia antolatu du, apirilaren 19an, BBK aretoan (On Diego López Harokoaren Kale Nagusia, 19-21, Bilbo), 17:30ean. Hitzaldian Ibargutxi eta Carmona medikuek parte hartuko dute. Informazio gehiago hemen.

 

 

Bilbo, 2023ko apirilaren 11a

Informazio gehigarria