Tapia: "Siemens-Gamesaren arazoa ez dira bertako langileak"
2022-05-26
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak eta Siemens Energyk bilera egin dute Bilbon, eta ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, aztertu dute Siemens-Gamesaren etorkizuna, duela egun gutxi iragarritako EEPren ostekoa.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak elkarrizketen ostean jakinarazi duenez, topaketa adeitsua eta oso zuzena izan da: "Igorritako mezuak zuzenak eta argiak izan dira. Garrantzitsua da konpainia egonkortzea, izan dituen galeren ondoren, aukeraz beteta dagoen merkatu berri bat onartu eta bertan lan egiteko".
Tapiak azpimarratu duenez, bileran argi geratu da langileak ez direla arazoa egonkortze-prozesuan, eta Siemens-Energyri gardentasuna eskatu dio konpainiaren kudeaketa hobetzeko prozesuan. "Horrela egin nahi dute, Alemanian ere horrela egiten baitute. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekosistemaren gaitasunak transmititu dizkie, baita lankidetzan aritzeko prestasuna ere. Berriz ere adierazi behar da ekintza-gune nagusia konpainia egonkortzea dela, eta langileak ez direla arazoa".