Martxan dago irailera arteko mailegu epealdia Legazpiko Udal Liburutegian. Hori horrela, liburutegitik udako oporretarako irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera dago.
Ekainak 14tik aurrera, Legazpiko Udal Liburutegian udako ordutegia egongo da indarrean, hots, 10:00etatik 14:etara. Arratsaldez itxita.
Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzazkezu liburuak.
Oporretan, irakurketari berriro ekin nahi badiozu, edo irakurtzeko dituzun liburuen zerrenda egunean jartzeko guraria baduzu edo ingelesez liburu oso bat, hasi eta akabo egiteko denbora gehiago behar duzulako ustetan bazaude, ez duzu aitzaki gehiagorik behar.
Gogoratu ere, Kultur Etxeko sarreran dagoen liburutegiko buzoian bueltatu daitezkela dokumentuak udako ordutegi honetatik kanpo eta asteburuetan.