Departamento de Gobernanza, Administración Digital y Autogobierno

LiburuTuber izateko prest?

Eibarko Juan San Martin liburutegiak ekintza dibertigarri hau antolatu du Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko eta ume eta gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko helburuarekin.

Zer egin behar duzu parte hartzeko? Aukeratu gustuko duzun liburu bat, bideo labur baten bidez  liburu hori gomendatu eta bidali Liburutegira.

Bidalitako gomendio guztiak gure liburutegiko YouTubeko LiburuTuber kanalean jarriko ditugu.

Ez dakizu zer irakurri? Sartu gure LiburuTuber kanalean eta aukeratu gomendio guztietatik! Ekintza honekin hurrengo irakurketetarako gomendioak ere eskaini nahi ditugu era dibertigarri batean.

 OINARRIAK

  1. EPEA

Lehiaketan parte hartzeko epea: 2021eko martxoaren 25etik apirilaren 19ra.

  1. NORK HAR DEZAKE PARTE?

6-14 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu dezakete lehiaketan. Hiru kategoria daude:

  1. Lehen irakurleak (6-9 urte).
  2. Irakurle aurreratuak (10-12 urte)
  3. Superirakurleak (13-14 urte)
  4. SARIAK

Kategoria bakoitzeko irabazleari 75 euroko bonoa emango zaio liburuak erosteko.

 

  1. ZER EGIN BEHAR DA?
  2. Gustukoa duzun ipuin edo liburu bat aukeratu.
  3. Grabatu bideo bat aukeratutako ipuina edo liburua gomendatzen.
  4. Bidali liburutegia@eibar.eus helbidera eta liburutegiko Youtube Kanalera igoko dugu.
  5. Apirilaren 19a arte bidali ahal dizkiguzu bideoak.
  6. BALDINTZAK
  • Liburu gomendioa (LiburuTubea) banaka edo 2 pertsonako taldean egin daiteke. Gehienez bi partehartzaile onartuko dira bideo bakoitzeko.
  • Iraupena: gehienez 3 minutuko iraupenaizan behar du eta gutxienez minutu 1ekoa.
  • Nola egin:
    1. Liburua edo ipuina aukeratu.
    2. Aukeratu duzun liburua aurkeztu, ikusleari erakutsiz.
    3. Liburuaren titulua, egileak aipatu beharrekoak dira.
    4. Ondoren liburuaren laburpentxoa egin beharko duzu, baina ez kontatu dena! Ez egin spoilerrik!
    5. Liburuak eragin dizkizun emozioak adierazi ditzakezu.
    6. Zaindu hizkuntza: esaldi laburrak erabili, hobe aditz jokatugabeak…
    7. Ikusleak irakurtzera animatu.
    8. Bideoak oinarrizko eskubide eta askatasunekin koherentea izan behar du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu behar ditu.
  1. EGILEAK

Bideoan egile batek baino gehiagok parte hartu badu, egile guztien izen abizenak eta baimenak bidaliko dira.

  1. GURASOEN BAIMENA

Bideoan agertzen diren pertsonen irudi eta datuak argitaratu ahal izateko, adinez txiki diren parte hartzaileen kasuan, derrigorrezkoa izango da gurasuen baimena sinatuta eskuratzea. Haiek onartu eta baimendu beharko dute beren seme-alaben irudia agertzen den bideoa lehiaketa honetan erabiltzea eta horri dagozkion blog, webgune eta sare-sozialetan argitaratzea. Baimen eskaera bideoa jaso ondoren egingo zaio lehiakide bakoitzari emailez. Baimena bidaltzen ez duten partaideen LiburuTubeak ez dira lehiaketako kanalean argitaratuko, baina lehiaketan parte hartuko dute.

  1. CC LIZENTZIA ASKEA

Bideoak Creative Commons (Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin) lizentziapean argitaratuko dira Youtuben. Lizentzia horrek beste erabiltzaile batzuei bideoa berdin partekatzeko aukera emango die, beti ere jatorrizko egilea nor den aitortuz eta helburu ez komertzialekin egiten bada.

  1. BIDEOEN HEDAPENA

Lehiakideek aurkeztutako bideoak liburutegiko komunikazio sareetan egongo dira ikusgai.