Gaur hasi da adineko pertsonen txertaketa
2021-02-24
Osakidetzak telefonoz deituko die, hitzordua eskaintzeko, eta txertoa noiz eta non jarriko zaien adieraziko die
Osakidetza Euskadiko nagusienen txertaketarekin hasi da, Euskadiko covid-19aren txertaketa-estrategiari jarraikiz. Txertaketak mailaz maila egingo dira; beraz, kolektibo horri telefonoz emango zaio hitzordua, txertoa jartzeko lekua eta eguna emateko.
Txertoa emateko, ahal dela, osasun-zentrora bertara joan beharko da. Horretarako, 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira, eta kopuru hori handitu ahalko da, beharren arabera.
Modu berean, lurralde bakoitzeko gune bat ezarri da, nagusiak ibilgailuan joan daitezen eta ibilgailutik irten gabe, txertoaren lehen dosia jar dezaten. Praktika hori eraginkorra bada, aurrerago gune gehiago ezartzea baloratuko da. Honako hauek dira gaur egun aktibo dauden guneak:
- Mungiako osasun-zentroa
- Santiago AUO
- Donostia Unibertsitate Ospitalea
Gainera, Osasun Sailak web-atala jarri du herritarren eskura eta, hartan, covid-19aren aurkako txertaketa-kanpainari buruzko informazioa jasotzen da. Web-atal horretan, txertaketa-taldeei, dosiei eta txertoen ezaugarriei buruzko datuak jasotzen dira, besteak beste.
Argibide gehiagorako: https://www.euskadi.eus/vacuna-frente-a-la-covid-19/web01-a3txerto/es/
(*) Adierazpenak:
EAG Begoetxeako gainbegirailea - Beatriz Arrillaga
Erizaina - Mireia Azpeitia
Lehenengo pazientea: Martina Oyarbide
Bigarren pazientea: Teresa Aguilar
Hirugarren pazientea: Patxi Machain
Laugarren pazientea: María Larrinaga