Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Belaunaldien arteko erreleboa laguntzeko Lehen Sektorera gazteak erakartzea da esparru honetan 2021eko Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutako laguntzen zeharkako helburua

2021-02-26

  •  Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako laguntza guztiei buruzko jardunaldi informatiboak osatu ditu lehen sektoreari, elikaduraren industriari eta jasangarritasunari gaur eskainitako saioaren bitartez
  • Guztira 2.200 enpresa inguruk jarraitu dituzte on-line emanaldiak hiru jardunaldi hauetan
  • Katalogo digitala hemen kontsulta daiteke: https://www.spri.eus/ekogarapena/

Gaur goizeko saioak lehen sektorera bideratutako laguntza-programetan jarri du arreta. Esparru horretan ekintzailetza, eta oinarrizko zerbitzuak, azpiegiturak eta enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko inbertsioak babesten dira.

Bittor Oroz sailburuordeak eta bere zuzendari taldeak xehetasun osoz azaldu dituzte laguntza-lerro guztiak:

  • Ekonomia landa-esparruan, 13 milioi euro baino gehiago
  • Lehen sektorearen modernizazioa, 21 milioi euro baino gehiago
  • Elikagaigintza, 22 milioi euro inguru
  • I+G Elikadura-katea eta zura, 8 milioi euro baino gehiago
  • Bioekonomia, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena, 9 milioi euro

Politika horietan guztietan bada azpimarratzekoa den zeharkako ardatz bat, gazteak erakartzera eta belaunaldien arteko errelebora zuzendutako laguntza alegia.

Eusko Jaurlaritzak oso helburu argiak ezarri ditu, eta helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da enpresa-sarea eta landa- eta itsasertz-inguruneko eragileen eta elikaduraren eta egurraren balio-katearen ekosistema norabide berean jartzea:
Euskadin elikagaien ekoizpena handitzea, lehen sektorea sustatuz, eta elikadura ekologikoa, tokikoa, jasangarria eta osasungarriagoa sustatzea.
• Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria lortzea.
• Lurralde-oreka handiagoa bermatzea, landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea emanez.
• Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta egurraren sektorea indartzea, ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta klima-aldaketaren erreferente gisa.
• Euskadi Europako hegoaldeko Bioekonomiaren polo bihurtze

Laguntzen katalogoak ere erakusten du Eusko Jaurlaritza elikagaien sektorearen alde egiten ari den apustua; maila guztietan lantzen ari den aukera-hobi bat da: ekintzailetzan, digitalizazioan, dibertsifikazioan eta nazioartekotzean.

Guztira, 2.200 lagun inguruk jarraitu dituzte Enpresa Txiki eta Ertainentzako laguntza-programen azalpen-jardunaldiak. 500 bat lagun konektatu dira gaur goizeko saiora.

Hiru saioak: I+G+b, Teknologia, Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitala; Industria, Energia Trantsizioa eta Jasangarritasuna; eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Lehen Sektorea grabatu egin dira eta nahi duenak eskuragarri ditu SPRI Taldearen Youtube kanalean eta Irekian.