Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Deba eta Zumaia arteko sei tunel berritzeko lanak direla eta, ETSk tren zerbitzua eten beharko du bi hilabetez

Argitalpen-data: 

Deba eta Zumaia arteko Bilbo-Donostia lineako sei tunel berritzeko lanak direla eta, Euskal Trenbide Sareak eten egin beharko du Euskotrenek eskaintzen duen zerbitzu erregularra. ETSk, operadorearekin koordinatuta, autobus bidezko garraio zerbitzu alternatiboa aurreikusi du aldi horretarako.

Lan horien helburu nagusia Santa Katalina, Itxaspe, Atxuribi, Sakoneta I, Sagarbide eta Baiona tunelek dituzten egiturazko arazoak konpontzea da. Obrak egiteko bi hilabeteko epea dago ezarrita, eta esleitutako aurrekontua 1,5 milioi eurokoa da, BEZ aparte.

Tunel horiek Elgoibartik Donostiarako trenbidearen jatorrizko linearen parte dira. Linea hori 1901eko urtarrilaren 1ean inauguratu zen, eta 1982an sartu zen Euskotrenen linearen barruan. Beraz, Euskadiko obra zibilaren historia dira. Garai hartako eraikinak dira (Itxaspe izan ezik, duela denbora gutxiago eraikitakoa baita), adreiluzko harlangaitzez, masa-hormigoizko estaldurez eta ahokadurako arkuetan harlanduz eginak. Mantentze-lanen beharra obra historikoen eta antzinakoen esparru horretan sartu behar da.

Proiektuetan jasotako eraikuntza arloko soluzioak, batez ere zertxaz eta hormigoi proiektatu eta armatuz egin beharrekoak, behar bezala gauzatzeko, lanak fase hauetan banatuko dira:

- Trenbideko instalazioak, komunikazioak, tentsio ertaineko sarea eta katenaria desmuntatzea

- Proiektuan zehaztutako eremuetan harlangaitza pikatzea

- Errefortzu lanak egitea zertxekin eta hormigoi proiektatuarekin

- Instalazioak berrezartzea.

Deba eta Zumaia arteko ingurune horretan, Sakoneta II tuneleko ahoetako bat kolapsatu zuen lur-jausiaren ondorioz egin beharreko lanak eta 1.400 metroko trenbideko tartea mantentzekoak eta berritzekoak ekainaren 1ean amaitu ziren.

Autobusez eskainiko den garraio zerbitzu alternatiboa

Asteartetik, azaroaren 24tik, aurrera, eta bi hilabetez gutxi gorabehera, hurrengo garraio zerbitzu alternatiboak autobusez egin beharko dira, ondoren trenean bidaiatzeko.

Astelehenetik ostiralera, lanegunetan:

  • Bilboko noranzkoan: Zumaia eta Deba arteko garraio zerbitzu alternatiboa autobusez geltoki horretatik trenez jarraitzeko
  • Donostiako noranzkoan: Deba-Zumaia arteko garraio zerbitzu alternatiboa autobusez geltoki horretatik trenez jarraitzeko.
  • Larunbat, Igande eta Jaiegunetan:
  • Bilboko noranzkoan: Zumaia-Kukullaga (Etxebarri) arteko garraio zerbitzu alternatiboa autobusez geltoki horretatik trenez jarraitzeko.
  • Donostiako noranzkoan: Deba-Zumaia arteko garraio zerbitzu alternatiboa autobusez geltoki horretatik trenez jarraitzeko. Deba: Geltoki ondoan.Zumaia: Geltoki ondoan. 
  • Obrek irauten duten bitartean, bidaiari guztiak 30 minutu beranduago helduko dira beraien helmugara.
  • Arroa: N-634 errepideko autobus geralekua.
  • Autobus geralekuak hauek izango dira: