Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Asteazkenean, Donostiako Easo kalea zabalduko da eta San Martin itxiko, Topoaren obrengatik

Argitalpen-data: 

Easo kalearen irudia

Uztailaren 14tik 15era bitarteko gaua Donostiako Easo kalea asteazkeneko lehen orduan irekitzeko aprobetxatuko da Topoaren saihesbidea Miraconcha-Easo tartean eraikitzeko lanak direla eta itxita egon dena. Era berean, San Martin kalea itxiko da. Orain arte, zirkulazioa murriztuta egon da kale horretan, lanak beste fase batean zeuden bitartean, hau da, Loiolako sarbidea edo kanoia egiten zen bitartean Erdi-Kontxako geltoki berrian. Easo kalea irekitzeak hiriaren erdigunea ez pilatzea ekarriko du eta neurri batean San Martinen itxitura arinduko du. Hori dela eta, Udalak trafikoa desbideratu beharko du.

Easo kalea irekitzen denean, ibilgailuen trafikoa bi erreitan barna zirkulatzen ahalko da, San Martzial kaleraino, non galtzada estutuko da eta errei batetik baino ezin izango da zirkulatu. Etorbide honetako espaloiek 2,30 metroko zabalera izango dute. Easotik, autobus gehienak Askatasunaren hiribidetik hirigunera doan bidean ibiliko dira, baita taxiak, larrialdiko ibilgailuak, obrakoak, motorrak, inguruko aparkalekuen titularrak eta baita txandakako aparkalekua bilatzen duten ibilgailuak ere.

Loiolara sartzeko kanoia eraikitzeko pilote-pantailak egiten hasteak, Eason egin zen bezala, San Martin kalea erabat moztuko du Urbieta eta Hondarribia arteko tartean. Egoera horrek urtebete inguru iraungo du, eta urte horretatik aurrera, partzialki berrireki ahal izango da. Testuinguru horretan, ETS eta Donostiako Udala eskutik joan dira obren erginak gutxitzeko eta beharrezko desbideratzeak diseinatzeko.

Ibilgailu pribatuari dagokionez, hiriaren ekialderanzko ibilbidea (Gros, Egia…) azken hilabeteetan Urbieta kalean, Parkea kalean eta Gernikako Arbolaren pasealekuan zehar prestatutako ibilbidean egingo da.

Topoaren obrek inguruan indusketa lanak egiten jarraituko dute eta, beraz, obrako hesia ez da desagertuko Easo eta Zubieta kaleen arteko bidegurutzetik.

Easo guneko aparkalekuak

Easo kaleko zirkulazioa irekiz gero, Cervantes plazako aparkalekura eta inguruko gainerako aparkalekuetara sartu ahal izango dira bai udal aparkalekuetako erabiltzaileak bai txandakako aparkalekua bilatzen dutenak (Askatasunaren hiribidetik 180º-ko biraketaren bidez ezin izango da sartu).

Hala ere, eta garraio publikoaren funtzionamendu egokia bermatu behar denez, Easo kaleko trafikoa kontrolatuko da, eta, beraz, garraio publikoaren zerbitzua oztopatzen duten ibilgailuen pilaketa edo auto-ilaren kasuan, txandakako aparkalekua nahi duten ibilgailuetarako sarbidea moztuko da, ez egoiliarrentzako.

Mozketa une puntual hauetan aparkalekuetara sartzea errazteko, erabiltzaileek tarte mugatuan zirkulatzeko baimenaren bereizgarria eskatu ahalko dute (gehienez ere 2 aparkatzeko plaza bakoitzeko). Cervantes eta San Martin udal-parkinetako erabiltzaileek bereizgarria aparkaleku berean eskatu ahal izango dute; San Martzial, 50 kaleko eta Easo, 5 kaleko aparkaleku pribatuen jabeak eta plazak alokatuak dituztenak, berriz, Udaleko Mugikortasun Departamentuari eskatu beharko diote, plazaren jabetza justifikatuz.

Gainera, Easo kaleko zamalanetarako aurreko erreserba berreskuratuko da, San Martin eta Arrasate kaleen artean, eta San Martin kalean motorrentzako beste erreserba bat sortuko da.

Dbus geltokietako aldaketak

Gaur egun Artzain Onaren inguruan San Martinen gelditzen diren Dbuseko lineek Easo kaleko 9. eta 19. zenbakietara eramango dituzte geltokiak, baita Askatasunaren hiribideko lehen etxesailera ere. Gainera, autobusek biratzeko aukera izango dute hiribidetik Okendo kalera.

Orain arte San Martin kalean zeuden gelktokiak hurrengo leku hauetara aldatuko dira:

5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo eta B8-Benta Berri-Miraconcha-Seminarioa: Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 31ra eramango da.

19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37-Rodil-Zorroaga eta B2- Aiete-Bera Bera:Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Easo 9ra eramango da.

21-Mutualitateak-Anoeta: Easo Plazako eta Artzain Ona-San Martineko geltokiak kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Maria Cristina Zubira eramango dira.

26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak eta B4-Amara-Riberas-Martutene: Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Easo 19ra eramango da.

33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Igara: Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 21era eta Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango da.

40-Gros-Antiguo-Igara: Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 19ra eramango da.

autobusen ibilbide berria