Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak prebentzio-neurri espezifikoak zehazten ditu egoera epidemiologikoaren ondoriozko alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak homologatutako aisialdiko akademia nautikoen irakaskuntza-jarduerari dagokionez, alarma-egoeraren egungo egoera 36/2020 Dekretuaren 2.2 artikuluaren c) letran aurreikusitakoaren barruan sartzen da, eta honela dio:
"2. artikulua. – Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko mugak.
1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean sartzeko eta irteteko mugak ezartzen dira.
2. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik egindako joan-etorriak baino ez dira baimenduko, behar bezala justifikatuta badaude:
a) …
b) …
c) Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne."
Araudi horren arabera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak homologatutako aisialdiko zentro nautikoetako ikasleei edozein motatako irakaskuntza-jarduerak (praktikak, irratikoak, etab.) egiteko lekualdaketak egiteko baimena ematen zaie, betiere ikastetxe homologatuek behar bezala justifikatuta badaude. Egiaztagirian ikaslea edozein ikastetxetan matrikulatuta dagoela adierazi beharko da.