Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

[PEGA berria] - Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2024

Helburuak

2024ko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak, PEGA Berria, jarraipena ematen dio aurreko PEGAri, zeina 2017an hasi baitzen Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategikoetako bat bezala.

Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Kateak zeregin estrategikoa du euskal ekonomian, eragin traktorea baitu BPGan eta sortutako enpleguan duen pisuagatik, eta gero eta ekarpen handiagoa egiten duelako merkataritza-balantzan eta berrikuntzako inbertsioan, jarduera ekonomiko globalean eta lurraldearen osagai egituratzailean sortzen duen eragin biderkatzaile garrantzitsua.

PEGA Berriaren helburua gastronomia eta elikadura Euskadiko ekonomiarako sektore estrategiko gisa bultzatzen, sustatzen eta garatzen jarraitzea da, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko, kultur ondare gastronomikoa eta natura- eta paisaia-baliabideak kontserbatzeko duen gaitasunagatik. Plan horren bidez, gastronomia eta elikagaien industria sustatzeko politikak eta tresnak sustatzen dira, bereziki tokiko produktu kalitatezkoa eta osasungarria bultzatzen duena, jasangarritasuna, kalitatezko turismo-proposamen bat sortzea eta Basque Country marka nazioartean zabaltzea bultzatzen duena.

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2024ko Plan Estrategikoaren aurkezpena

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2024

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren egikaritze-laburpena 2024

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Azken aldaketako data: