Ekonomia eta Ogasun Saila

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko.

Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.

ONURADUNAK:

  1. a) Baldintza hauek betetzen dituzten Euskadiko ETEak:

- 250 langile baino gutxiago izatea.

- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa izatea, edo bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi eurokoa izatea.

- Zuzenean edo zeharka, % 25eko edo hortik gorako partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera.

  1. b) Euskadiko enpresaburu indibidualak (mikroETEak) eta profesional autonomoak:

- Gizarte Segurantzako norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezian alta emanda egotea.

- PFEZari lotutako jarduera ekonomiko edo profesionaletatik etekinak lortzea.

MAILEGUEN ZENBATEKOAK:

Maileguen zenbatekoa honako hau izango da:

  • 5.000 euro eta 1.000.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.
  • 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Tarte horren barruan, 5.000 eta 25.000 euro bitarteko zenbatekoa duten maileguen lerro espezifiko bat gaitzen da, enpresa txiki eta ertainak eta enpresaburu autonomoak finantzatzeko. Enpresa horiek COVID-19k eragindako pandemiak gehien zigortutako sektoreetan daude, eta, kasu batzuetan, aldi baterako negozio-itxierak eragin dituzte, eta/edo salmenta edo diru-sarrera errepikarien kopuruan beherakada nabarmena.

FINANTZAKETA BERRIA:

  1. Instrumentua: mailegu amortizagarria.
  2. Interes-tasak: Euribor + % 0,75 (Eusko Jaurlaritzak % 100ean diruz lagundua).
  3. Mailegu-eragiketen epea: 8 urte (2 urteko aukerako gabealdia).
  4. Euribor aplikagarriaren gaineko diferentziala: % 0,75
  5. Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilean behin.
  6. Komisiorik gabe. Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.
  7. Elkargi SGR sozietateak abalatuko ditu mailegu guztiak.
  8. Eskaeren data: 2021eko martxoaren 16tik ekainaren 1era.
  9. Programaren bolumena: 500 milioi euro.
  10. Lehenengo deialdia: 250 milioi euro.

ABALEN KOSTUA ETA BALDINTZAK:

  1. Formalizazio-komisioa eta azterketa-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,25, behin bakarrik.
  2. Abal-komisioa: % 0,75 urtean. (Eusko Jaurlaritzak % 50ean diruz lagundua).
  3. Elkargi SGR sozietateak ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

BERRIKUNTZAK:

Martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuaren babesean formalizatutako maileguak berritu ahal izango dira pertsona edo enpresa onuradunek hala eskatuz gero.

  1. Epemuga luzatzea (beste 3 urte).
  2. Gabealdia luzatzea (urtebete gehiago).
  3. Abal-komisioa: % 0,75 urtean. (Eusko Jaurlaritzak % 50ean diruz lagundua). Finantza-erakundeek eta Elkargi SGR sozietateak ez dute inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.
  4. Interes-tasak: Euribor + % 0,75 (Eusko Jaurlaritzak % 100ean diruz lagundua).
  5. Eskaeren data: 2021eko martxoaren 16tik apirilaren 15era.

Eskaerak eta informazioa:

Eskabideak https://www.elkargionline.com/  webgunearen bidez egingo dira.

Ezarritako mailegu-kopurua agortu arteko laguntza emango zaie finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskaerei, edo aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezarritakoa agortu artekoa. Eskabideak sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira
programan. Maileguen bolumena agortzen denean, gorabehera horren berri emango da Finantza eta Aurrekontuen sailburuordearen ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

Enpresentzako laguntza eta zerbitzuen katalogoa, 2021rako.

ETEko laguntzen katalogo digitala

Informazio gehiagorako araudia kontsultatu:

Dokumentazioari edo abala eskatzeari buruzko informazioa:

  • Araba: 945 23 12 12 comercialaraba@elkargi.es
  • Bizkaia: 944 23 82 28 comercialbizkaia@elkargi.es
  • Gipuzkoa: 943 30 90 60 comercialgipuzkoa@elkargi.es
  • Navarra: 948 22 70 22 comercialnavarra@elkargi.es