Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Legutio Mugituz Bizi ekimenaren lehen urteurrena

Argitalpen-data: 

Legutio Mugituz Bizi ekimenaren lehen urteurrena

Legutioko orientazio zerbitzuak  urtebeteko ibilbidea osatuko du urrian. Pasa den urrian Legutio Mugituz Bizi ekimenaren aurkezpena kontatu genizuen. Lehen urte honen balorazioa oso positiboa izan da; horren seinale zerbitzuaren kontratazioa bi urterako luzatu duela Udalak.

Gogoratu behar dugu ekimen hau bultzatzen, Legutioko Udalaz gain, Osasun Saila, Osasun Zentroa eta Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoa daudela eta herriko hainbat eragile ere inplikatuta daudela, batez ere, erretiratuen egoitzakoak.

Legutiok 1.800 biztanle inguru ditu, eta orientazio zerbitzuak asteartero irekitzen ditu ateak. Goizez, 11:00etatik 13:30etara Osasun Zentroan eta arratsaldez, 16:00-17:30etara Kultur Etxean. Horretaz gain, 10:00etatik 11:00etara, Elizozten, zerbitzuaren erabiltzaileentzat taldeko saioak ematen dira indarra, erresistentzia, oreka eta malgutasuna lantzeko.

Mikel Irazabal da orientatzailea eta bera izan da zerbitzuaren arduraduna hau martxan jarri zenetik. Asteroko jarduera osagarriak eta aldizkako tailerrak ere berak gidatzen ditu. Erabiltzaileengandik jaso duen balorazioa bikaina izan da: 9,9 puntu.

Lehen urte honek utzitako ondorio nagusiak hauek dira:

  • Emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dute zerbitzua: %85.
  • Jokabide aldaketaren datua ez da eskuragarri egongo bigarren galdeketa pasa arte.
  • Uzte tasa %50 inguruan kokatzen da.
  • Erabiltzaile bakoitzak, bataz beste, 5 zita izan ditu orientatzailearekin urte batean.
  • Gizarte zerbitzuetatik oraindik ez dira nahi beste deribazio jasotzen.
  • 35 urtetik beherako herritarren partaidetza oso baxua da, %12, eta 55 urtetik gorakoena aldiz altua, %48.
  • Erabiltzaileek jasotako zerbitzuari buruz egiten duten balorazioa oso ona da: 9,7 puntu.

 

Ea datorren urtean Legutio Mugituz Bizi ekimenak berriz ere albiste onak ekartzen dizkigun! Animo eta zorte on 2019-2020 ikasturterako!