Osasun Saila

Osakidetzak herritarrei ohartarazten die balitekeela norbait Euskal Osasun Zerbitzuaren izenean telefono deien bidez iruzurra egiten aritzea

2017.eko apirilak 07

Osakidetzak jakin ahal izan duenez, baliteke norbaitek bere izenean iruzurra egitea, eta herritarrei ohartarazi nahi die Euskal Osasun Zerbitzua ez dela ari telefonoz osasunaren inguruko inkestarik egiten

Osakidetzak jakin duenez, Euskal Osasun Zerbitzutik kanpoko pertsonak herritarrak telefonoz deitzen ari dira. Dei horietan, osasunaren inguruko inkesta bat egiten diete pertsonen informazioa eskuratzeko eta, ondoren, medikamentuak eskaini eta etxebizitzara bisita egiteko esaten diete, eskainitako produktua saltzeko. 

Osakidetzak ezin du teknikoki norbaitek bere izenean deiak egitea ekidin eta, beraz, gertaeraren berri eman nahi die herritarrei, eta dei horiei uko egiteko eskatu. Osakidetza ez da ari orain osasunaren inguruko inkestarik egiten eta, edonola ere, inoiz ez ditu eta ez lituzke herritarrak telefonoz deituko medikamentu eta produktuak saltzeko. Hortaz, orain gertatzen ari dena iruzurra izan daiteke.

 

  

Gasteizen, 2017ko apirilaren 7an