Hiru urteko lanen ondoren eta 16,2 milioi euroko inbertsioa eginda, URAk amaitu berri ditu Getxon, Errekagane inguruan, Gobela ibaiaren 762 metroren egokitze hidrauliko eta ingurunea leheneratzeko lanak, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik Leioa Avenida zubiraino.
TRAGSAri esleitutako lanok bi fasetan egin dira. Lehenengoa, 400 metroko luzerakoa, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik La Avanzada-ko zubiraino, 2013ko apiriletik 2015ko abendura bitartean egin zen 10,7 milioi euroko inbertsioaz. Bigarrena, 362 metrokoa, La Avanzadako zubitik Leioa hiribideko zubiraino, 2015ko martxotik 2016ko martxora bitartean egin da, 5,5 milioi euroko inbertsioarekin.
Lehenengo tartean ibilgua 6 metrotik 11ra zabaldu da batez-beste, eta, horrenbestez, 4 aldiz handitu da ibaiaren hustutze-ahalmena. Metrora doan zubia ordezkatu egin zen hidraulikoki egitura eta geometria hobea zuen batengatik. Estaldura zati bat berriro jarri zen populazio dentsitate handiko ingurune honetako garraioa eta zerbitzuak ahalbidetzeko.
Bigarren tartean ibilgua batez-beste 13 metro zabaltzera heldu gara.. El Carmen kaleko pasabidea ordezkatu da hidraulikoki egokia zen beste batengatik eta eremua birlandatu egin da erribera landarediko espezieekin.
2013 eta 2016.urteen bitartean Gobela ibaiaren egokitze hidraulikorako egin diren lanak, 2010tik 2011ra Salsidun eta Etxezuri-Larrañazubi egindako lanak eta gaur egun 2016an Faduran abian dauden lanak Getxoko udalerrian kalte handiak sortu zituen 2008ko ekainaren 1ean izandako ur-goraldien antzeko gertakariak saihestera datoz. Ondorengo taula honetan Uraren Euskal Agentziak Getxoko udalarekin elkarlanean azken sei urteetan egindako lanak laburbiltzen dira.
|
Fasea |
Tartea |
Distantzia (metrotan) |
Gauzatzea |
Azpimarratzekoak |
|
1ª |
Salsidu |
510 |
2010ko urtarrila- 2011ko maiatza |
Salsiduko zubiaren ordezkapena. Saneamendu putzuen beheratzea uholdeetarako nasan |
|
2ª |
Etxezuri-Larrañazubi |
1.047 |
2010ko otsaila- 2011ko abendua |
Leioako eta Jolasetako zubien ordezkapena. |
|
3ª |
Errekagane. 1. Fasea Cristóbal Valdeseko gainezkabidea- La Avanzada zubia |
400 |
2013ko maiatza- 2015ko abendua |
Metro Gobela y Villa Plentziako zubien ordezkapena |
|
Errekagane. 2. Fasea La Avanzada zubia- Leioako La Avenidako zubia |
362 |
2015ko martxoa- 2016ko abuztua6 |
Oinezkoentzako pasabidearen ordezkapena |
|
|
4ª |
Fadura |
775 |
2016ko urtarrila |
Fadurako kiroldegiko oinezkoentzako pasabidearen eta zubiaren ordezkapena |
|
GUZTIRA |
3.094
|
6 urte |
|
|