Open Data Euskadi, 23. Euskal Encounterreko kazetarien lehen Hackathon-ean
Argitalpen-data:
Uztailaren 23an eta 24an, Barakaldoko BECen antolatutako 23. Euskal Encounterraren barruan, Euskaltel Konektak sortutako kazetarien lehen Hackathon-a egin zen, eta José Antonio del Moralek helarazitako gonbidapenari esker, epaimahaian parte hartzeko aukera izan nuen. Gertaerak “helburu hirukoitza” zuen: “komunikabideen artean proiektu teknologikoak bultzatzea, IKTen aukerei buruzko ezagutza handiagoa sortzea eta profesionalen arteko networking-a sustatzea“.
Open dataren laguntzaz, hedabide digital baten prototipoa edota jardunean dagoen komunikabide baterako funtzionaltasun berri bat garatzea da Hackathonaren xedea. Lehiaketa honetan parte hartu duten taldeek EITB, Onda Vasca, Decoramus – Buscolook, Ballena Blanca, Mugikaria, Guredot TB, DN Laboratorio, Agoranews eta EHU-UPV ordezkatu dituzte.
Topaketak iraun duen bi egunetan, partehartzaileek ideiak mamitu, prototipoen garapen teknikoak gauzatu eta proiektuak ezagutarazi ahal izan dituzte. Gainera, bi egun horietan, partehartzaileek teknologia, ekintzailetza, berrikuntza eta komunikazio esparruetako adituek emandako master class-etara joan eta prototipoak garatzeko eman zizkieten gomendio eta gakoez baliatzeko aukera izan dute. Nik neuk Open Data Euskadiz hitz egiteko aukera izan nuen master class horietako batean.
Azken egunean, partehartzaileek proiektu guztiak aurkeztu eta banan banan baloratzeko aukera izan genuen, bakoitzaren sormena, berrikuntza eta garapen-maila kontuan izanda. Azken balorazioaren % 50 bere esku zeukan epaimahaiaz gain, ondo gogoan hartu ziren, halaber, Twitter-en bidez egindako bozketak. Euskal Encounterren antolatutako kazetarien hackathoneko talde irabazlea DN Laboratorio izan zen, opendataren laguntzaz funtzionaltasun berri bat garatu zuen Diario de Navarra egunkariko kazetaritza arloko berrikuntza-laborategia.
Zorionak eman nahi nizkieke partehartzaileei garatutako proiektuen maila bikainagatik eta Open Data Euskadiren erabilera egokiagatik.
Zorionak!!!!