Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Argitalpen-data: 2014/06/26

GPS/GNSS sistemak eta EAE-an doitasunezko nekazaritzan egiten den erabilera.

GPS/GNSS sistemek gorakada handia izaten ari dira EAE-an, batez ere doitasunezko nekazaritzan.

RTK edo korrekzio diferentzialeko teknikak erabilita, Euskadiko GPS/GNSS sarera konektaturik dauden kanpo tresnek (gehien bat automatikoki edo asistentziaz gidatutako nekazal tresneriek) ondorengo abantailak lortu ditzateke:

  • Lanen doitasunaren handiagotzea (zentimetrorainokoa izan daiteke),
  • lehen lan egin ezin zitekeen egoeretan lan egin daiteke (ikuspen murriztutako egoerak, adibidez) eta
  • kanpo lanetan erabilitako denbora murriztu daiteke.

Hau dela eta, kostuak aurrezten direnez, gero eta erabiltzaile gehiago dituzte zerbitzu hauek, hurrengo datuek baieztatzen duten bezala:

Lan hauetan erabilitako konexio orduak ikusita, nekazaritzari zuzendutako orduen portzentaila 2012 urteko bukaeran %19-koa zen. 2013 urteko bukaeran %37-koa eta 2014-ko urtarriletik ekainera bitertako epean %50-eraino heldu da. Hau da, 2014 urtean zabaldu diren 11000 korrekzio diferentzial orduetatik 5500 nekazaritzarekin zerikusia duten lanetara zuzendu dira.

 Argibide gehiago http://www.gps2.euskadi.net/ web-gunean.