Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Argitalpen-data: 2014/06/19

GPS/GNSS sarearen ataria berritu, eta alerta zerbitzu berria jarri da martxan.

Guztiz berritu da GPS/GNSS sarearen atariaren irudia (http://www.gps2.euskadi.net/).

Hobekuntza estetikoez gain, telefono mugikorretatik sartzeko bidea ere hobetu egin da; horrela, eskuragarri dauden informazio eta funtzionaltasun guztiak ikusi eta erabili ahal dira, hala nola antenen eta zerbitzuen egoerari buruzko kontsulta, erabiltzaileei alta emateko eskaera edo informazio-eskaerak.

Gainera, alerta zerbitzu automatikoa ere jarri da, twitter @gnss_euskadi izenekoaren bidez. Horrela, landa-lanean diharduten erabiltzaileek denbora errealean jakin dezakete erabiltzen dituzten zerbitzuetako bat ez dabilela, baita noiztik aurrera erabili ahal duen ere.