Zerbitzuak argitaratzeko aplikazioaren berritasunak (bertsio 1.42)
- Mota:
- Ohar tekniko
Datu-egitura ezarri da, datuen babesari buruzko informazio xeherako
Ezarpen-eguna: 2018ko abenduaren 19a
Bertsioa: 1.42
Zertarako funtzionaltasun berri hau?
Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokor berriak txertatu duen informazio-eskakizun handiagoa bateragarri egiteko eta informazio hori aurkezteko modua laburra eta trinkoa izan dadin. Datuak Babesteko Agintaritzek geruzetan edo mailetan oinarritutako informazio-eredua txertatzea gomendatu dute.
Administrazioaren zerbitzuei buruzko web-edukiak argitaratzeko eremuan, datuen babesari buruzko informazio xehearen 2. geruzan oinarritzen da datu-egitura berria, zeina bete egin behar den. Ondoko gidan zehazten da datuen babesari buruzko informazio xehe hori, eta Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera informatzeko betebeharra betetzea du helburu.
Sail eta organismo autonomo bakoitzari dagokio herritarrei emateko informazioaren edukia zehaztea. Herritarrei emateko informazioaren gaineko zalantzarik edukiz gero, sailetako datuen babesaren erreferenteengana jo behar da, edo, bestela, datuen babesaren ordezkariarengana.
Zer egin behar da nire edukiek formatu berria izan dezaten?
- Administrazioaren zerbitzuak argitaratzeko aplikaziora sartu.
- Eguneratu nahi duzun zerbitzua topatu eta eduki horretara sartu, aldaketa bat egiteko.
- [Datuen babesa] sekziora (fitxara) mugitu, eta eremu guztiak bete.
- Aldaketa guztiak gorde - [Gorde] botoia.
- Argitaratuko den datuen babesari buruzko fitxa behar bezala dagoela egiaztatu, formatuari eta edukiari dagokienez - [Aurrebistaratu] botoia.
- Web-fitxa eratu - [Argitaratu/Desargitaratu] botoia.
- Zerbitzarietan fitxa eratu ondoren, euskadi.eus atarian argitaratu behar da zerbitzua - [Argitaratu] botoia.
Bertsio honetako beste nobedade inportante bat : Zerbitzuetako web edukiko url motzak.
- Zerbitzuaren/Prozeduraren url motza: zerbitzuei/prozeduei lotuta url motz bat sortu da, edukia errazago identifikatzeko.
Url motza EHAA-an deialdiak argitaratzeko erabiliko da
Url hau eratzeko egitura estandarra erabiliko da: www.euskadi.eus/zerbitzuak/zerbitzuen katalogoaren kodigoa. Aplikazioan, informazio hau [Datu orokokorrak] [Oinarrizko datuak] eremuan dago.
- Datuen babesaren url motza: Datuen babesari buruzko informazio xeherako (2.mailakoa) url motz bat sortu da. Informazio hau era erraz batean identifikatzeko. Honen egitura estandarra: www.euskadi.eus/dbao/zerbitzuen katalogoaren kodigoa. Aplikazioan, informazio hau [Datuen babesa] eremuan aurki daiteke-

Eta arazorik edo zalantzarik badut?
- Harremanetan jar zaitezke Zerbitzu Elektronikoen Unitatearekin:
Kristian del Barrio
Email: k-barrio@euskadi.eus
Tel. 945070267
Noemí Aldama
Email: n-aldama@euskadi.eus
Tel. 945018195
Datuen babesari buruzko informazio xehearen inguruko informazio gehiago:
- Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa
- Izapide elektronikoaren plataformaren eremuan (PLATEA.Tramitagune) eta euskadi.eus atarian web-edukiak argitaratzeko plataformaren eremuan (PLATEA.Internet) Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko gida (PDF, 3 MB)
Eragindako sistemak
- Interneterako Presentzia: Edukiak
