Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2019ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Euskadin 2019 urtean zehar egiten diren nekazaritza, ganadu edo arrantza azoketan giro berezia egoten da; baina, horretaz gain, bertara joateko aukera baduzu, kalitate handiko produktuak eskuratu eta gure nekazaritza eta itsas eremua bizirik mantentzen lagunduko duzu. Hori oso onuragarria da gizarte osoarentzat.

Azoketan, mimo eta dedikazio handiz egindako lanaren emaitza erakusten dute bertako ekoizleek; hiriko eta landa-eremuko pertsonen arteko topagunea da; eta ekoizleekin hitz egin eta beren eguneroko lanaren berri izateko aukera daukagu; artisautza produktuak, ganadu arraza bereziak eta nekazaritza produktuen aniztasuna ezagutzeko aukera.

Azoka horiek ez dira tokiko produktuen merkatu soila; kultur eta tradizio eremuak dira, festa eta erromeriarako guneak, gure jatorri eta nortasuna gogorarazteko balio digutenak.

Hurbildu Euskadiko herrietan egiten diren azoketara. Gida honetan daukazu informazio guztia.

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2019

Azoken bilatzailea lurralde historikoz

Azken aldaketako data: