Berariazko lekualdatze-lehiaketa, Auzitegiko Medikuen Kidegoko lanpostu berezituak.

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Prozeduraren xedea da berariazko lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea Auzitegiko Medikuen Kidegoko lanpostu eta/edo hizkuntza bakoitzeko eskakizun bereziko lanpostu hutsak.

Faseak eta baremoa

Berariazko lehiaketak honako fase hauek ditu:

  • Eskaerak aurkeztea.
  • Merezimendu orokorrak egiaztatu eta baloratzea.
  • Merezimendu espezifikoak baloratzea.

Justizia eta Giza ezkubideen sailburuak izendatuko du Balorazio Batzorde bat Agindu bidez eta bera arduratuko da merituak baloratzeaz.

Behin-behineko ebazpena

Justizia Administrazioko zuzendariak ebazpen bidez behin-behinean ebatziko du deialdia. Behin-behineko ebazpenaren aurka alegazioak aurkez daitezke 5 egun balioduneko epean.

Behin betiko ebazpena

Deialdia ebatziko da behin betiko Justizia eta Giza ezkubideen sailburuaren ebazpen bidez.  

Nori dago zuzenduta


Norentzat da?

Auzitegiko Medikuen kidegoko karrerako funtzionarioak, destinoa edozein lurralde-eremutan dutela ere, baldin eta deialdian ezarritako baldintza orokorrak eta betekizunak betetzen badituzte.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 945 01 91 42

E-posta: personal_jus_provision@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • AUZITEGIKO MEDIKUEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA: 1259101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


ERRESULTAK

Eranskina: Eskakizun bereziko lanpostuen zerrenda, lanpostuaren eta/edo hizkuntzaren arabera, 2025. (PDF, 823 KB) (PDF, 421 KB) (PDF)

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA:
PARTE HARTZEN DUTEN LANGILE GUZTIENTZAT
:

• Euskararen ezagutza-titulua
• Espezialitatearen ziurtagiri ofiziala edo, hala badagokio, aditu-prestakuntza, lanpostua dela-eta bereziturik dauden lanpostuetarako.

Titulu horiek ofizioz egiaztatuko dira, eta ez da beharrezkoa izango horiek aurkeztea, salbu eta ofizioz egiaztatzearen aurka badago.

EAE-TIK KANPO PARTE HARTZEN DUTENENTZAT:

• Karrerako funtzionario gisa kidegoan emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua.
• Jabetzan betetako azken lanpostuaz jabetzeko eginbidea.
• Auzitegi-medikuen kidegoko karrerako funtzionarioak izendatzea.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk