Leader programa 2023 - Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritzadibertsifikazioan inbertsioak egiteko laguntzak

[LEADER inbertsioak]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak egiten laguntzeko neurria, bi lerro hauen bidez:

  • Leader eremu osoan mikroenpresak eta enpresa txikiak sortzen eta garatzen laguntzeko lerroa, eta K1 eremuan enpresa ertainak.
  • Nekazaritzakoak ez diren jardueretan inbertsioak egiten dituzten ustiategien dibertsifikazioan laguntzeko lerroa, nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaiak ustiategitik kanpo merkaturatzea barne (Leader eremuan).

Neurri honek jarduera ekonomikoa sustatzen eta enplegua sortzen lagundu nahi du, horiek baitira programa honen Mendinet Estrategiaren ardatz nagusiak.

Garapen gisa hartuko dira enpresa bati bere jarraitutasuna eta lehiakortasuna bermatzeko behar dituen ekintza guztiak, mantentzeko berritze-lanez haratago.

Negozioak berritzearekin lotutako inbertsioei dagokienez, honako bi kasu hauetan bakarrik hartuko dira kontuan:

  • Herritarrei zerbitzua zuzenean ematen dieten negozio finkatuetan (>5 urte): diruz laguntzeko modukoak izango dira eremua nabarmen zaharberritzeko inbertsioak, berritzeko inbertsioak (makinak, altzariak...) edo araudietara egokitzeko inbertsioak (irisgarritasuna, osasun publikoa...), eta behin bakarrik izango da onuradun aldi osoan zehar. Herritarrentzako zuzeneko zerbitzutzat hartuko dira EAEko Leader eremuko biztanleak bezero dituzten zerbitzu-enpresak.
  • Arreta bereziko eremutzat jotzen diren eremuetan kokatutako enpresa finkatuek (>5 urte) eskatu ahal izango dute, horiek eskaintzen duten zerbitzu mota dena dela, eta behin bakarrik izango dira onuradun aldi osoan zehar.

Neurri horietatik kanpo geratuko dira erabilera turistikoko etxebizitza partikularrak, erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logelak eta energia ekoizten duten enpresak.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

4.005.977 €

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) (% 80) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren (% 20) kargura finantzatuko dira, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan jasotzen den bezala. Agindu horren bidez, 2023ko ekitaldirako Leader eremuko landaudalerrien garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzeko laguntzen deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa argitaratu zen. Laguntza horiek 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan onartu ziren.

Nori dago zuzenduta


Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzen onuradunak - Programa LEADER

Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere jarduera nagusia nekazaritza badute.

  • Mikro-enpresak eta enpresa txikiak.
  • 1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.
  • Beste pertsona juridiko batzuk: Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak, eta abar.

Pertsona fisikoak: banakako enpresariak.

Eratze-prozesuan dauden pertsona fisikoak eta juridikoak.

Betekizunak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idazkaritza Teknikoa

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Kodea

1050930

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk