Leader programa 2023 - Ekintzailetzarako laguntzak

[LEADER ekintzailetza]

Deskribapena


Xedea

Laguntza honen xedea da nekazaritzako jardueren dibertsifikaziorako hasierako babesa ematea da, hura nekazaritzakoak ez diren beste jarduera batzuetara hedatzea, baita Leader eremuan nekazaritzakoak ez diren beste enpresa batzuk martxan jartzen laguntzea ere.

Nekazaritzakoak ez diren jardueretara dibertsifikatzen duten nekazariei eta gainerako pertsona fisikoei, eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresa eta enpresa txiki berriei bideratuta dago laguntza.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

582.500 €

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) (% 80) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren (% 20) kargura finantzatuko dira, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan jasotzen den bezala. Agindu horren bidez, 2023ko ekitaldirako Leader eremuko landaudalerrien garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzeko laguntzen deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa argitaratu zen. Laguntza horiek 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan onartu ziren.

Nori dago zuzenduta


Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzeko LEADER laguntzen onuradunak

• Beren jarduerak Leader eremuan nekazaritzakoak ez diren eremuetan dibertsifikatzen dituzten nekazariak (fisikoak edo juridikoak), baldin eta nagusiki nekazariak badira (ATP).

• Mikro eta enpresa txikiak.

• 1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.

• Bestelako pertsona juridikoak: ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak...

• Pertsona fisikoak: banakako enpresaburua.

• Eratzeko prozesuan dauden pertsona fisiko eta juridikoak.

Betekizunak

  • Beren jarduerak Leader eremuan nekazaritzakoak ez diren eremuetan dibertsifikatzen dituzten nekazariak (fisikoak edo juridikoak), baldin eta nagusiki nekazariak badira (ATP).
  • Nekazaritzakoak ez diren mikroenpresek eta enpresa txikiek edozein eremutan izan ahal izango dute egoitza soziala, baita hiri-eremuan ere, betiere beren negozioa Leader guneko espazio fisiko batean garatzen bada.
  • Nekazaritzakoak ez diren enpresa ertainek edozein eremutan izan ahal izango dute egoitza soziala, baldin eta diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisiko bat badago Leaderreko V1 eremuan.
  • Pertsona fisikoak edozein eremutan egon ahal izango dira erroldatuta, betiere diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisiko bat badago Leader eremuan.
  • Leader eremuan diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisikorik ez badago, pertsona fisikoek Leader eremuan erroldatuta egon beharko dute, ustiategiek eta enpresek Leader eremuan izan beharko dute egoitza soziala, eta enpresa ertainek Leader eremuko V1 eremuan izan beharko dute egoitza soziala.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Idazkaritza Teknikoa

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050929

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk