Euskarazko proiektu komunikatiboak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak 2025-2028 epealdian.

[HEDABIDEAK 2025-2028]

Deskribapena


Xedea

Euskarazko proiektu komunikatiboak sendotu, garatu eta normalizatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

13.852.00,00

Prestazio ekonomikoa

Kopuru hori, honela banatuko da:

  • 2025ean: 3.463.000,00 €
  • 2026an: 3.463.000,00 €
  • 2027an: 3.463.000,00 €
  • 2028an: 3.463.000,00 €

EAE mailako proiektu komunikatiboak lagunduko dira, edozein euskarritakoa (nagusiki paperean, entzunezkoa, ikus-entzunezkoa edo digitala).

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak 5 zatitan egingo dira:

a) 2025. urteari dagokion % 55, ebazpena jakinarazitakoan (dirulaguntza onartu eta bi hilabeteko epean).

b) 2025. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2026. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2025. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2026ko martxoaren 31 izango da.

c) 2026. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2027. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2026. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2027ko martxoaren 31 izango da.

d) 2027. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2028. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2027. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2028ko martxoaren 31 izango da.

e) 2028. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45), 2028. urteko dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2029ko martxoaren 31 izango da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emanda izatea eta betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez izatea gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez izatea nagusiki publikoa.
  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
  • Ez izatea inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bateginak xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzaileak onartu ez izana Europar Batasunak ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratutako dirulaguntzarik.
  • Eskatzailea ez izatea, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioen salbamendurako eta berregituratzerako estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera, krisialdian dagoen enpresa.
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2025eko dirulaguntzen deialdian onuraduna ez izatea.
  • Foru Aldundiek xede berberarekin 2025ean, 2026an, 2027an edo 2028an argitaratutako deialdietan onuraduna ez izatea. Era berean, 2025-2028 epealdian dirulaguntzarik jasoz gero, uko egin beharko diola Agindu honen babesean esleitutakoari.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea izatea.
  • Aurkeztutako proiektuaren lau urterako aurrekontua egiaztatzeko | Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.

  • Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko

  • Entitatearen estatutuetan edo sortze agirietan edo xedean euskararekiko duen konpromisoa azaltzen duen atala txertatu behar da.
  • Entitatearen Negozio Plana erantsi behar da.
  • Irrati edo telebista zerbitzua emateko lizentzia (Jabari publikoko emakida ematen duen ebazpena/Proiektu teknikoa aurkeztua izan dela dioen egiaztagiria)
  • Neurgailurako sarbidea edo audientziaren laburpen-txostena
  • Domeinuaren erregistro ziurtagiria
  • Albisteen zerrenda. Urtarrilaren 1etik deialdia argitaratzen den egunera arte argitaratutako albisteen zerrenda.
  • Argitaratutako azken zenbakiaren ale bat.
  • Euskadiko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago.
  • Zabalkundearen ziurtagiria

  • Entitatearen Marketing Plana erantsi behar da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0245115

Eskabidea eta egitasmoaren Deskribapen teknikoa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Onuradunek diruz lagundutako proiektua urtero gauzatu dela justifikatu beharko dute.

Urte bakoitzean, urte horretako urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean gauzatutako proiektuen egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dira.

Emandako dirulaguntza < 60.000 eurokoa bada, justifikazio-kontu sinplifikatuaren bidez justifikatuko da. Kasu horretan, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Lortutako emaitzei buruzko txostena.
  • Aurrekontu likidatua. Horretan, gutxienik, bermatu beharko da egitasmoak hasieran eskatutako finantzaketa maila propioa duela eta ez duela gainfinantzaketarik.
  • Beste dirulaguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Gastuen zerrenda sailkatua (Argitaratuta dagoen excel txantiloia erabili)
  • Sarreren zerrenda sailkatua (Argitaratuta dagoen excel txantiloia erabili)
  • Agindu honetako 19. eta 25. artikuluek ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko aitorpena.

- Papera nagusi duten proiektu komunikatiboen kasuan:

  • Argitaratutako zenbaki guztien ale bana (paperean edo euskarri elektronikoan).
  • Zabalkundearen zinpeko aitorpena. Harpidetzak eta salmenta-puntuetan saldutako edo banatutako ale-kopurua ematen duena.
  • Inprimaketa-gastuei dagozkien egiaztagiri originalen fotokopiak (fakturak eta ordainagiriak). Egiaztagiri horietan ale- eta orrialde-kopurua zehaztu beharko da.

- Entzunezkoa edo ikus-entzunezkoa nagusi duten proiektu komunikatiboen kasuan:

  • Programazioaren lagin zehatz bat.

- Jardun nagusia digitala duten proiektu komunikatiboen kasuan:

  • Urtean zehar argitaratutako albisteen zerrenda, argitaratze-dataren arabera antolatua.
  • Kontratatutako langileen eta kolaboratzaileen zerrenda (langilearen kategoria, hasiera, bukaera eta dedikazioa).

Honako hauek ere osatuko dute justifikazioa:

  • Onuraduna enpresa, fundazioa edo onura publikoko elkartea denean: aurkeztutako egitasmoak 2025-2028 epealdiko edozein urtetan, onuradunaren urte horretako % 50etik gorako jarduera osatzen badute, urte horretako edo horietako kontuak. Legez auditoria egitea badagokio, 2025eko, 2026ko, 2027ko eta 2028ko auditoriak ere. Aurkeztutako egitasmoaren urte jakin bateko gastu-aurrekontuak 500.000 euro gainditzen duenean, urte horri dagokion auditoriak egindako onuradunaren gastu-sarreren kontuaren azterketa mugatuaren txosten berezia.
  • Onuraduna elkartea denean: egitasmoak 2025-2028 epealdiko edozein urtetan, elkartearen urte horretako % 50etik gorako jarduera osatzen badute, urte horretako edo horietako kontabilitatea. Legez auditoria egitea badagokio, 2025eko, 2026ko, 2027ko eta 2028ko auditoriak ere aurkeztuko ditu. Aurkeztutako egitasmoaren urte jakin bateko gastu-aurrekontuak 500.000 euro gainditzen duenean, urte horri dagokion auditoriak egindako onuradunaren gastu-sarreren kontuaren azterketa mugatuaren txosten berezia.

Emandako dirulaguntza ≥ 60.000 eurokoa bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Aurreko ataletan aipatutako dokumentazioak.
  • Gastuen frogagarri diren faktura edo agirien kopiak eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak. Horien ordez, onuraduna den pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren Kontabilitateko Egunkaria aurkezteko aukera izango da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

    Hirugarren interesatua (pdf , 191.9 KB)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk