Lege Gordailuaren erregistroa
Deskribapena
Lege Gordailua dokumentuak kontserbatzeko dagoen sistemarik anbiziotsuena, eta herrialde bakoitzean argitaratzen den guztia biltzea du helburu.
Gaur argitaratzen duzuna beti kontsultatu ahal izateko bermea da. Berdin dio liburu bat, film bat, aldizkari bat, egunkari bat, bideojoko bat, kartel bat, mapa bat edo orri-markatzaile bat den; zure gaurko sorkuntza biharko ondarea da.
Zure obra gure historiaren parte da, eta lege-gordailuarekin gogoangarri bihurtzen duzu.
Bete beharreko pausuak
- Lege Gordailu Zenbakia eskatu
- Emandako zenbakia aleetan sartu ikusteko era argi batez
- Ale fisikoak eraman Lege Gordailuko bulegora
- Ale digitala igo plataformara
Nori dago zuzenduta
Nork eskatu behar ditu Lege Gordailuko zenbakiak?
- Editorea
- Editoreak ez balu zenbakia eskatu, inprimatzaileak, ekoizleak, estanpatzaileak edo grabatzaileak egin beharko lukete, hurrenkera honen arabera.
- Argitaratua izango den liburu edo beste euskarri bat argitaratzen duen edozein persona fisikok.
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Eusko Jaurlaritzaren Arabako Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren egoitza)
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 – Vitoria-Gasteiz
Tel.: 94 501 95 10
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52
Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Andia, 13
20004 - Donostia
Tel.: 943 02 29 67
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Lege Gordailuko zenbaki eskaera: 0126801
Erakunde bilaketa
Lege gordalu zenbakia beste pertsona edo erakundearen izenean eskatzen baduzu, ahalordetzen zaituen dokumentua aurkeztu beharko duzu edo honetan errejistratua egon beharko duzu:
Lege Gordailuko zenbaki eskaera
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.