Segurtasun pribatuaren arloko zehapenak

Deskribapena


5/2014 Lege Organikoak, apirilaren 4koak, Segurtasun Pribatuari buruzkoak (SPL), VI.tituluan zehapen-erregimena ezartzen du. Horretan tipifikatzen dira arau-hausteak diren jokabideak (56-60. Art.) eta horiei dagozkien isunak (61-63. art.). Zehapen horiek ezartzeko, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean araututako prozedurari jarraitzen zaio.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

Zehapen-prozedura hasteko eta instruitzeko organo eskuduna Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria da (Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 19 art.).

Azken aldaketako data:

Ebazten duen erakundea

Zehapen-ebazpena emateko organo eskuduna Ertzaintzaren Zuzendaria da, arau-hauste arinak edo astunak izanik, eta Segurtasun Sailburuordea, arau-hauste oso astunak direnean (Segurtasun pribatuari buruzko 2014ko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 13. art; Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa den ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 55. art; Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen 2014ko urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 9. art.; Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 18 art.)

Azken aldaketako data:

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea(k)

  • Pribatu segurtasunaren arloko zehapen-prozedura: 1045201

Administrazioari komunikazio-egintza


Ebazpena eman aurreko edozein unetan, isuna ordaintzen bada, prozedura amaituko da eta ondorio hauek izango ditu (APAPELen 85.2 eta 85.3. art.):

  1. Isunaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
  2. Ordainketa-modu horretaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Errekusatzea


Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren arabera, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan eska daiteke Administrazioetako agintari edo langileen errekusazioa, baldin eta xedapen horietan aipaturiko egoeretakoren batean badaude.

Erantzukizuna aitortzea


Interesdunak bere erantzukizuna aitortzen badu, dagokion zehapena ezarriz ebatzi ahal izango da prozedura. Zehapena diruzkoa soilik baldin bada, haren zenbatekoa %20 murriztuko da; hartaz baliatzeko, bestalde, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago (APAPELen 85.1 art.)

Alegazioak eta frogak


Interesdunak, hasiera jakinarazten denetik kontatzen hasita, hamar egun balioduneko epea dauka egoki deritzen alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko eta hala badagokio, frogak proposatzeko, zein baliabide erabili nahi dituen zehaztuta. Halaber, interesdunak, prozeduraren edozein urratsetan, alegazioak egiteko eta egoki deritzen dokumentuak aurkezteko eskubidea dauka (APAPELen 76.1 art.).

Hamar eguneko epean alegaziorik egin ezean, espedienteari hasiera ematen dion erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da (APAPELen 64.2 art.).

Iraungitzea


Prozedura hasi eta hiru hilabetera iraungiko da, ebazpenik jakinarazi ezean. Hala ere, ebazteko gehieneko epea eten ahal izango da APAPELen 22. artikuluan ezarritako kasuetan.

Isuna ordaintzeko epea, prozedura amaitu ondoren


Hil bakoitzaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isunak, hurrengo hilaren 5era arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunera arte ordaindu ahal dira errekargurik gabe. Hil bakoitzaren 16tik hilaren amaierara bitartean jakinarazitakoak, errekargurik gabe ordaindu ahal dira hurrengo hilaren 20ra arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honi gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea, orokortasunez ezarritako ordainketa epearen ondoren amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

Dena den, adierazitako epeak agortzen baditu, zenbatekoa betearazpen-bidetik ordaintzeko eskatuko zaio, baita %20ko errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ere.

Beste tramite batzuk