Larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren arloko zigorrak eta zehapenak

Deskribapena


Apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuak, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, araubide zehatzaile bat aurreikusten du legearen VII. kapituluan. Araubide zehatzaile horretan tipifikatzen dira arau‑haustea eratzen duten jokabideak (53-55 artikuluak) eta dagozkien zehapenak (56 eta 57. artikuluak).  

Zehapen horiek ezartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2/1998 Legean jasotako prozedura jarraitzen da, hala aurreikusita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean eta apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak izapidetuko ditu prozedura horiek (otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.4 artikulua)

Ebazten duen erakundea

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.1 artikuluak xedatzen duenez, prozedura hasteko eskumena duen organoak prozedura hori ebazteko eskumena ere izango du.

- Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariari dagokio arau?hauste arinengatiko prozedurak hasi eta ebaztea (apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 60.2a) artikulua).

- Segurtasun sailburuordeari dagokio arau?hauste larriengatiko prozedurak hasi eta ebaztea (apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 60.2b) artikulua).

- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari dagokio arau?hauste oso larriengatiko prozedurak hasi eta ebaztea (apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 60.2c) artikulua).

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Larrialdietako zehapenak: 1045101

Ebazpena eta errekurtsoak


Borondatez ordaindu ebazpen zehatzailea eman aurretiko edozein unetan


Borondatez ordaintzeko aukera duzu ebazpen zehatzailea eman aurretiko edozein unetan honako ondorio hauekin (39/2015 legearen 85.2 eta 85.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera):

  1. %20ko murrizketa aurreikusten da proposatutako zehapenaren gainean.
  2. Ordainketa‑modu hori aukeratzen baduzu, prozeduraren izapideketa amaitu egingo da. Murrizketa horretaz baliatuz gero, ez duzu egitateen gaineko erantzukizunik onartzen.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ordainketa gutuna honako finantza erakunde hauetan aurkeztu beharko duzu:

  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa
  • Banco Santander
  • BBVA
  • Sabadell Guipuzcoano
  • Caixabank
  • Bankia
  • Bankoa
  • Beste erakunde batzuetako txartelak

Egotzitako egitateen gaineko erantzukizuna onartzea


Zehapen-prozedura bat hasitakoan, arau-hausleak bere erantzukizuna aitortzen badu, dagokion zehapena ezarriz ebatzi ahal izango da prozedura. Zehapena diruzkoa soilik denean murriztapenak aplikatuko dira, % 20koak, proposatutako zehapenaren gainean.  Haietaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago (39/2015 Legearen 85.1 artikulua, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa)

Isuna ordaindu ahal da ordainketa-gutuna aurkeztuta, bertan aipatzen diren finantza-erakundeetako edozein bulegotan, edo hemen: http://www.euskadi.eus/nireordainketa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Alegazioak eta frogak


Interesdunak, hasiera jakinarazten denetik kontatzen hasita, hamar egun balioduneko epea dauka egoki deritzon alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko eta, hala badagokio, frogak proposatzeko, zein baliabide erabili nahi duen zehaztuta. Halaber, interesdunak, prozeduraren edozein urratsetan, alegazioak egiteko eta egoki deritzon dokumentuak aurkezteko eskubidea dauka (39/2015 legearen 76.1 artikulua).

Hamar eguneko epean alegaziorik egin ezean, espedienteari hasiera ematen dion erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da (39/2015 legearen 76.1 artikulua).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Espedienterako sarbide eskubidea


39/2015 legearen 14. artikuluak xedatutakoaren arabera, pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete administrazio publikoekin komunikatzean bitarteko elektronikoak erabili edo posta arrunta, non eta ez dauden behartuak administrazio publikoekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera.

Horretarako, honakoarekin batera bidaltzen dizugu espediente honetako izapideak komunikatzeko eta jakinarazteko kanala aukeratzeko agiria. ZUZENEAN atarian ere duzu eskuragarri pdf formatoan: http://www.zuzenean.euskadi.eus

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, ZUZENEAN atariko “Nire gestioak” atalean sartu eta hortxe aurkituko duzu erabilera‑egiaztagiriei buruzko informazio guztia. 

Bestalde, jakinarazten dizugu prozedura honetan sarbide iraunkorra izango duzula espedientera. Horrek esan nahi du prozeduraren edozein unetan izapideketa zertan den kontsultatu ahal izango duzula, baita espedientean jasotako dokumentuen kopiak eskuratu ere, interesdun zaren aldetik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk