Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2000eko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1886

IRAGARKIA, 2000. urteko martxoaren 24ko 228 Foru Aginduarena, eta, zehazki, Lantziegoko Ordezko Arauetako SAUR Egoitzatarako Sektoreko Plan Partzialaren espedienteari buruzkoa.

Herrilan eta Hirigintza diputatuak aipatu egunean beherago zehaztutako xedapenezko zatia duen foru agindua eman du:

"Lehenengoa.– Harik eta beherago zehazten diren aldakuntzak egin arte, Lantziegoko SAUR Sektorearen Plan Partzialaren espedientea behin betiko onartzearena bertan behera ixtea.

I.– Bide-sareari dagokionez.

* Zelan eta A-4209 errepideak eta A-3220 errepideak egiten duten bidegurutzea Plan Partziala egiteko eremuaren aurrean dagoen, eremuko horretako zeharkako bideak aldatu egin beharko dira, eta bai A-3220 errepidetik eremu horretara sartzeko bidegurutzea ere, beraz, zeharkako bideak eta aipatu errepideak angelu zuzena egingo dute, aurkezten den krokisaren arabera hain zuzen ere. Eta horrela, gaur egun diren foru errepide biek egiten duten bidegurutzea aurreikusi legez egokituta gero, ardatz perpendikular bat dagoela bidegurutze biak aurrez aurre geratuko dira —aurkezten den planoaren arabera—, eta hala trafikoak sarbide eta segurtasun hobea izango du.

* Estatuaren errepideetarako sarrerak, zerbitzuetarako bideak eta zerbitzuetarako instalazioak eraikitzea arautzen dituen 1997ko abenduaren 16ko Aginduan ezarritakoa oso-osorik konplitzearren, Plan Partzialaren eremurako sartzeko bide gurutzeak, batetik, abiadura aldatzeko bi falka izan beharko ditu, eta, bestetik, aurkezten den planoan zehaztutako biraketa-erradio minimoak, betiere, kontuan izanik ondoko dimentsio hauek: Arabako Errepideen Plan Integralak (1.998-2.009 A-3220), errei eta bazterbideei dagokienez, A-3220 errepiderentzako finkatzen dituenenak.

* Beharrezkoa bada, sare foraleko errepideei dagokienez, aipatu eremuan zerbitzuak emateaz gain horniketa ere bertan egingo duten azpiegiturak aldatu zein ipini daitezen, polizia-baimena egokiak edukitzeko obligazioa ezartzen da Plan Partzialaren barruan. Eta, beharrezko bada, baimen egokiak ezar ditzan baldintzen pean egon beharko dute aipatu azpiegiturok.

* Eta Arabako Errepideei buruzko ekainaren 25eko 20/1990 Arau Foralaren IV tituluarekin bat, zabaltzaren kanpoko ertzetik harako 50 metroko zirrindaren barruan egingo den jarduketa orok eduki beharko du errepideko polizia-baimena, eta hori artikulu baten jaso beharko da.

* Bideen kotek eta planoek adierazten duten bezala, sarrerako bideko euri-urak A-3220 errepidera joan daitezen ekidin beharko da.

* Eurien saneamendu-sarearen azken trazaketa eta isurketa-puntua zehaztu beharko dira, zeren, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, errepidearen arekan amaitzen baita trazaketa hori.

* Gurutzaguneen eta norabide aldaketen kurbak aldatu beharko dira, ibilgailu astunen biraketa ahalbidetuko duen trazaketa-erradioak ezarriaz.

* Sektorearen barruko bideek besteko zabalera izan dezan, Cripán-eko bidearen albo bietan banatutako erreserba bat zehaztu beharko da.

* Ibilgailuentzako bideek eta partzela pribatuetarako ibilgailuentzako sarrerek —Ordenazio Zehaztuaren Planoaren ondoriozkoak— izango duten trazaketa geometrikoa definitu beharko da.

* Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako aparkaleku plaza bik, gutxienez 3,30 m-ko zabalera dutenek, izango duten kokapena, dotazio-areatik hurbil dagoena, definitu beharko da.

* Etxebizitza bakoitzeko 1 joaz, aparkamendu pribatuari dagozkin aurreikuspenak zehaztu beharko dira.

* Zirkulazioen azterlan bat ere sartuaz, komunikazio-sarearen estudio bat inplementatu beharko da.

* Bidegurutze eta norabide-aldaketei dagokienez behintzat, bide-sarearen behin betiko sestrak definitu beharko dira.

* Sektorearen iparraldeko EO bidearen trazaketa aldatu beharko da, halako eran non sektorearen barruko partzelei —albo bietatik— eta dotazioetarako partzelari zerbitzua eman beharko baitie.

* El Olmoko errepidearen iparraldean, bide berriaren trazaketa aldatu beharko da, justifikatutako zabalera jarraitu batekin horniduaz.

II.– Dotazioentzako espazioari dagokionez.

Indarrean dagoen araudiarekin bat dimentsionatu beharko da, erabiltzea, aprobetxamendua eta ibilgailuentzako sarrera ziurtatzeko moduan.

Dimentsio minimoari buruzko aipamena, 1.4 idatz-zatikoa, aldatu egin beharko da, eta dimentsio horrek 1.108 m.2 izan beharko du.

III.– Irabazizko erabileretarako partzelei dagokienez.

Ordenazio edo Sailkapen zehaztuari buruzko plano bat aurkeztu beharko da, zeinetan ondoko hauek geometrikoki zehaztu beharko baitira: ateratzen diren partzelak, nahiz egoitzatarako edo nekazaritzarako multzoak sortuaz partzela horien alternatiba izan litezkeenak. Eta horretarako, aipatutakoei dagokienez, ibilgailuentzako sarrerak geometrikoki adierazteaz gain, delako ordenazio zehaztuak definitutako benetako beharrizanekin bat datozen aparkalekuen proportzioa eta kopurua definitu beharko dira.

IV.– Eranskin eta ordenantzei dagokienez.

Estalkiko terraza eta atikoei dagokienez, argitu egin beharko da 27. artikulua.

Eraikigarritasun-parametro posible guztiak —egoitzatarako zein nekazaritzarako erabilerei dagokizenak— aipatuaz 7.1 koadroa osatu beharko da.

V.– Dokumentuko alderdi puntualei dagokienez:

Irisgarritasuna Sustatzeari buruzko 20/1997 Legea betetzen dela justifikatzerakoan, Sobroneko 1-LU-ri buruzko erreferentzia aldatu egin beharko da, etxebizitza kopuru gorena edo ordenazio zehaztuaren planotik ateratzen dena definituaz.

Bigarrena.– Zehaztutako akatsak funtsezkoak dira, eta partzela-egituraren eta bide-sarearen aldaketa handia dakarte, beraz, udalak, zuzenduta gero, espedientea jendaurrean erakusteko izapidea bete beharko du, eta, aldez aurretiko ebatzia delarik, Foru Aldundiari aurkeztuko beharko dio, honek behin betiko onar dezan.

Hirugarrena.– Arabako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen hau.

Nahi izanez gero, ebazpena honen kontrako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Arabako Foru Aldundiari, argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan; edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan zuzenean inpugnatu ahal izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan. Halaxe xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatutakoaren, 116. eta 117. artikuluetan, eta bai Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan ere.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 27a.

Herrilan eta Hirigintza diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA.


Azterketa dokumentala