Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2000eko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1875

LEHIAKETA. Iragarkia, "Bilboko Hiri-Trenaren 2 Lineako San Inazio-Urbinaga tarteko estazioetarako ponpatze-instalazioak fabrikatu, eskuratu, instalatu eta probatzea" helburu duen horniketa-kontratua esleitzeko dena (Esp.: C.C.C. C03/3/2000 zk.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C03/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Hiri-Trenaren 2 Lineako San Inazio-Urbinaga tarteko estazioetarako ponpatze-instalazioak fabrikatu, eskuratu, instalatu eta probatzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: ponpatze-putzuak 14, 32 ponpa guztira.

c) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

d) Non entregatu behar diren: agindu teknikoen pleguan zehazten diren Euskal Autonomia Erkidegoko lekuetan.

e) Entregatzeko epea: 12 hilabetekoa, lizitatzaileak handitu ahal izango dutena.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: 129.806.916 PTA (780.155,28 euro).

Pezetaren unitate-kontuan finkatu beharko da kontratuaren prezioa, beraz, lizitatzaileak pezetatan aurkeztu beharko du bere eskaintza. Eskaintza pezetatan eta eurotan aurkezten bada, pezetatan zehaztutako prezioa bakarrik izango da kontuan, eta eskaintza eurotan bakarrik aurkezten bada, Administrazioak badu eskurik pezetatan ipintzeko.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 2.596.138 PTA (15.603,10 euro).

Behin betiko fidantza: 5.192.277 PTA (31.206,21 euro).

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A. (IMEBISA).

b) Helbidea: Atxuri kalea 10 – 1.

c) Herria eta posta-kodea: 48006 Bilbao.

d) Telefonoa: 94 432 90 80.

e) Telefaxa: 94 432 91 89.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2000ko ekainaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: Lizitatzaileek kaudimen ekonomiko, finantziero eta teknikoa kreditatu beharko dute B kartazalean, eta ondoko bitartekoak erabiliaz hain zuzen ere:

– Sozietateei dagokienez, balantzeak edo balantzeen laburpenak, baldin ete kokatuta dauden estatuetan aipatutakoak argitaratzea obligaziozkoa bada.

– Azken 3 ekitaldietan enpresak egindako lan, zerbitzu, horniketa, obra eta negozioen guztizkoaren zenbatekoari buruzko deklarazioa.

– Azken hiru urteetan egindako horniketa printzipalen zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak pribatuak edo publikoak izan diren zehaztuaz, eta euren ziurtagiriak ere aurkeztuaz.

– Kalitatea ziurtatzeko hornitzaileak erabilitako bitartekoak, ekipo teknikoaren deskrizioa eta enpresak ikerketak eta estudioak egiteko dituen bitartekoak.

– Kalitate-kontrolaren ardura duten institutu edo zerbitzu ofizialen edo homologatuen ziurtagiriak; zenbait espezifikazio eta arauei dagokienez, zehazturiko artikuluekin bat datozela kreditatzen dutenak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko ekainaren 13a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C izeneko hiru kartazal aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan aurreikusitakoa dutenak hain zuzen.

c) Non aurkeztu behar diren:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua II, beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabetekoa, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 ( Lakua II, beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2000ko ekainaren 14a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuek: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkarira noiz bidali zen: 2000ko apirilaren 19an.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko apirilaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala